AHTren aldeko ekimena onartu du Eusko Legebiltzarrak

Berria» Abiadura Handiko Trenaren aurkako azken erasoak gaitzetsi dituzte eta ETA desagertzea eskatu dute. PSE-EEk proposatutako testua EAJ, EA, PPren aldeko botoekin atera da aurrera. EBk eta Aralarrek kontra bozkatu dute proiektuari babesa ematen dion puntuan.

Eusko Legebiltzarrak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aldeko testua onartu du gaur. PSE-EEk proposatutako legegabeko ekimena izan da, eta bertan azpiegitura hori babestu, AHTren aurkako azken erasoak gaitzetsi eta ETA desagertzea eskatu dute.

Ekimena EAJ, EA, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin atera da aurrera. EBk eta Aralarrek aurka bozkatu dute AHT babesten den puntuan, eta EHAK-k ez du bozketan parte hartu.

Igande goizean Zarautzen Gipuzkoa) Amenabar enpresaren egoitzaren kontra atentatua egin zuen ETAk, hiru eta bost kilo arteko lehergailua jarrita, eta PSE-EEk atentatu hori AHTrekin lotu zuen, Amenabar proiektu hori egiteko lanetan dabilela-eta.

Maiatzaren 12an ere Amenabarren kontrako erasoa egin zuen Hernanin (Gipuzkoa), bi makinen kontra. Orduan ere ETAren izenean ezezagun batek telefono deia egin zuen aurretik. Dena dela, ETAk lehengo asteko ostiralean ateratako agirian, ez zuen bere gain hartu eraso hura.

Gaur Legebiltzarrean onartutako proposamena lau puntutan banatuta dago: lehenengoan, AHTren “garrantzi estrategikoa” aipatu dute, eta Euskal Herriaren etorkizunerako “beharrezkotzat” jotzen da. Puntu horren aurka bozkatu dute EBk eta Aralarrek, ez daudelako AHT egitearen alde, eta gainontzekoek alde -EHAK-k izan ezik-.

Bigarren eta hirugarren puntuan, “[AHT egiteko ardura duten] euskal enpresarien aurkako mehatxu eta erasoak” gaitzetsi, eta enpresa eta langile horiei elkartasuna adierazi diete. Horrez gain, ETA desagertzea eskatu dute. Hemen EAJk, EAk, PSE-EEk, PPk, EBk eta Aralarrek bat egin dute, aldeko botoa emanez.

Azkeneko puntuan AHTren eraikitzeaz eta segurtasunaz arduratzen diren Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren koordinazio mekanismoekiko “konfiantza osoa” onartu dute. EB eta Aralar abstenitu egin dira.

Juan Antonio Arietarunbeña EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, proiektuak gizartearen “gero eta babes handiagoa” dauka, eta enpresen aurkako erasoak azpiegituraren aurka daudenen “porrota” besterik ez dela iritzi dio.

Oscar Rodriguezen (PSE-EE) arabera, “ETAk eraso horiekin AHTren aurkako mehatxua bete du”, eta 1990an Herri Batasunak Espainiako Gobernuari azpiegitura hori Irundik (Gipuzkoa) pasatzeko eskatu ziola esan du.

Julian Martinezek (EHAK) “gizartean eztabaida irekitzeko beharra” dagoela azaldu du, eta bozketan ez parte hartzea AHTren planteamenduarekiko duten ezadostasunagatik izan dela arrazoitu du.

Borja Semperrek (PP) “ETAren porrot osoa lortu arte” lehiatuko direla adierazi du, eta “terrorismoa babesten dutenak deslegitimatzeko beharra” ikusi du.

Oskar Matutek (EB) bere koalizioa AHTren aurka dagoela berretsi du, baina “indarkeria tokiz kanpo” dagoela gogorarazi du. Aintzane Ezenarrok (Aralar) ere bat egin du Matuteren adierazpenekin eta AHTren aurkako oposizio “baketsua” defenditu du.

This entry was posted on Ostirala, ekaina 6th, 2008 at 19:29 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    2. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    3. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    4. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    5. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
    6. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
    7. Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko
    8. Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak
    9. [AHT Burgos-Gasteiz] Jaurlaritzaren eskea ez da bete: trenbidea ez da mistoa izango
    10. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA