Trena baino garraio «solidarioagorik» ez dela dio Ibarretxek, AHTren erakusketan

Herriz herri ikusgai jarriko duten ‘Euskal Y’-aren inguruko erakusketa inauguratu dute Tolosan

«Trenbidea soziala, solidarioa da. Trenbidean denok gara berdinak; pertsona guztiak berdintzen ditu. Ez dago trena baino sozialagoa eta solidarioagoa den garraiobiderik». Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren hitzak dira, Trenbidea da bidea Euskal Y-ari buruzko erakusketa inauguratzeko Tolosan (Gipuzkoa) atzo eginiko ekitaldian. Herriz herri eramango du Eusko Jaurlaritzak erakusketa. Etorkizunari begira, Euskal Y-aren ezinbestekotasuna defendatu zuen Ibarretxek ekitaldian.

Erakusketaren leloari jarraiki, Euskal Y-a «bidea, etorkizuna eta aurrerabidea» dela esan zuen Ibarretxek. «Aurrerabidea ez da trenbideari bonbak ipintzea, baizik eta trenean bidaiatzea». Eraso egileek herriari «aurrerabidea ukatu» baino ez dutela egiten adierazi zuen.

Bestalde, «trenbidea giza garapen iraunkorra» dela adierazi zuen, eta, hori lortzeko, garraiobide iraunkorrak behar direla. Egungo garraiobideak ez direla iraunkorrak, salgaien garraioaren %80 errepideek hartzen dutela eta, urte batzuk barru, inguruko herriekiko konexioak «erabat butxatuta» egongo direla esan zuen. Euskal Y-ak, aldiz, salgaien garraioa 400 aldiz handitzeko aukera emango duela esan zuen. «Nola da posible trena gelditu nahi izatea aurrerapenaren izenean?», galdetu zuen. Haren ustez, AHT «ezinbesteko tresna da trenbidea etorkizuna eraikitzeko». Ibarretxeren ustez, Euskal Herria, euskal kultura eta euskara «Europako plazan eta munduko plazan kokatzeko ».

Ibarretxek hitza hartu aurretik, Nuria Lopez de Gereñu Garraio eta Herri Lan sailburua mintzatu zen. Haren hitzetan, «herritarrekiko hartu zuen konpromisoa betetzen» ari daJaurlaritza: batetik, «azpiegitura estrategikoa eraikiz»; bestetik, «informazioa zabalduz», erakusketarekin kasu. AHTk zeharkatuko dituen herrietako udal eta lurjabeekin Jaurlaritzaren «elkarlana ezinbestekoa» ari dela izaten gehitu zuen. Eudeleko buru gisa, udalerri gehienak bere alde dituela esan zion Tolosako alkate Jokin Bildarratzek sailburuari.

Erakundeetako ordezkari ugari bildu ziren erakusketaren inaugurazio ekitaldira, tartean, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Esther Larrañaga Ingurumen sailburua, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, Eduardo Zubiaurre Adegiko presidentea edo Jose Maria Etxarri Merkataritza Ganberako burua, besteak beste. Mintzaldiak amaituta, erakusketa osatzen duten informazio taula, maketa eta ikus-entzunezkoen ibilbidea egin zuten agintariek.

PROTESTA ELKARRETARATZEA. Ibarretxe aretoan sartzerako, hamarnaka lagun bilduta zeuden kanpoaldean, eraikinetik zenbait metrora, Amalurra defendatu. Iruzurrik ez! AHTrik ez! zioen pankartari eutsiz. Agintariak iristean txistu artean eta «txikizioa gelditu» oihuka hartu zituzten. Ekitaldiak iraun zuen denboran «herriak bizirik AHTrik ez», «Jaurlaritza manipulatzailea» edo «EAJ diruzale» oihuka jarraitu zuten elkarretaratuek kanpoaldean, ertzain ugarik inguratuta. Ekitaldia amaitzerako, protestan ehundik gora lagun zeuden bilduta. Agintariak eraikinetik atera zirenean are ozenago oihukatu zituzten euren aldarriak. Instituzioetako ordezkariak joatearekin batera amaitu zen protesta.

«Nola liteke trena gelditu nahi izatea aurrerabidearen izenean? Ezinbesteko tresna da etorkizuna eraikitzeko»

juan jose ibarretxe

eusko jaurlaritzako lehendakaria

This entry was posted on Ostirala, ekaina 13th, 2008 at 0:04 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Hemeroteka. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA