Desjabetze akta direla eta Durangoko zinegotziek prentsaurrekoa eman dute
Durangoko AHT gelditu Elkarlana Gaur, ekainak 18, Durangoko zenbait zinegotzik prentsaurrekoa emon dabe Durangoko udaletxean. Ekainaren 25 eta 26an Abadiño-Durango tarteko desjabetze aktak sinatu gura dabez Bilbon eta horri buruz zinegotziek daukien iritzia emon dabe. Ganera, euren ustez Durangoko Udalak horren aurrean eukin beharko leukeen jarrera be jakinarazo dabe.
Jarraian, zinegotziek irakurri daben testua:
- Ekainaren 11ko BOEn argitaratutakoaren arabera, ekainaren 25 eta 26an Abadiño-Durango tarteko desjabetze aktak sinatuko dituzte Bilbon. Akta horiek, berez, lursailetan sinatu beharko lirateke, edo bestela, herri bakoitzeko udaletxean.
Izan ere, desjabetze aktak sinatzen badituzte, ez baitute izango beste momenturik euren eskubideak defendatzeko, sinatze ekitaldi hori da, jabeek daukaten azken momentu administratiboa euren eskubideak ikustarazteko, Horregatik desjabetuei gogorarazten diegu legez eskubidea dutela, Bilbon aktak sinatzeari uko egiteko eta aktak euren lursailetan sinatzea eskatzeko.
- Bestaldetik ere, Durangoko Udalari Bilbora ordezkaririk bidali ez dezan eskatzen diogu eta aktak herrian bertan sinatu ditzatela eskatu dezan, era horretan euren herritarren eskubideak bermatuko dituzte.
- ADIFek azpikontratatutako enpresa bat ekainean hasi da Durangoko desjabetuekin harremanetan jartzen, hau da, aktak sinatu baino aste bi lehenago. Horren ondorioz, desjabetuek ez dute ia aukerarik izan behar bezalako alegazioak egiteko, eta orain Bilbora deitu dituzte, bertan euren lursailen desjabetzeak sinatzeko.
Egoera gero eta larriagoa da eta durangarrontzako alarma gorria piztu da, izan ere, desjabetze aktak sinatzen badituzte, lurrak euren esku geratuko dira eta edozein momentutan sartu ahalko dituzte makinak lanak hasteko.
- Jakina da garraio azpiegitura honen inguruan alderdi politiko bakoitzak daukan jarrera, baina momentu honetan herritarren eskubideen inguruan ari gara. Prozedura osoan zehar urratu diren eskubideak. Gogorazi nahi dugu pasadan urtean oinarrizko proiektuari alegazioak egiteko epea abuztuan zabaldu zela, hala eta guztiz hainbat alegazio bildu ziren herritarren eta kaltetuen aldetik, baina berriro ere ADIFen jarrera harroa izan zen eta aurkeztutako alegazioei ez zien erantzunik bidali. Gainera urgentziazko prozeduran bitartez dabiltza desjabetzeak bideratzen, epe laburragoekin eta jabeei euren eskubideak defendatzeko aukera gutxiago emanez.
Horregatik udaletxe honetan ordezkaritza daukaten alderdiei eskatzen diegu, herritarren ordezkari gisa azaltzea eta, euren herritarren eskubideak defendatzea
This entry was posted on Asteazkena, ekaina 18th, 2008 at 3:20 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Desjabetzeak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.