AHTa ez ordaintzearen aldeko kanpaina abiaraziko du gazte mugimenduak
Gaztesarea » AHTaren kontrako borrokaren baitan gazte mugimenduak EZ ORDAINDU
kanpaina jarriko du martxan. Lehen hitzordua Hernanin izango da ekainaren 21ean, Renfek Hernanin duen apeaderoan.
Hernaniko Gazte Asanbladaren oharra:
A.H.T.rik EZ!!!
Abiadura Handiko Trena bezalako proiektu txikitzaileak, betiere, ondorio larriak larriak eragiten dituzte hainbat arlotan. Proiektuok ezberdintasun sozialak handitzen dituzte, klase pribilejiatuen onurak areagotzen dituzte, herritarren bizi kalitatea gutxitzen dute,…
Gazteoi, gizarte honetako sektore zapalduenetakoa izanik, zuzenean eragiten gaituzte proiektu elitista hauek.
A.H.T.aren kasuan, egitasmo honek kalte atzeraezinak eragingo dizkio ingurugiroari, lurralde arteko desorekak handituko ditu, zuzenean kaltetutako herrietako biztanleen bizi kalitatea gutxituko du, beren lurren desjabetza jasan behar duten ehunka emakume eta gizon galmen ekonomikoaren bidean jarriko ditu, errentaren banaketa murriztu eta gastu sozialerako doan diruaren desbideraketa ahalbideratuko du,… Ez da ahaztu behar, proiektu txikitzaile honek ezberdintasun sozialak handitzen dituen sistema ekonomikoa indartzen duela, kapitalismoa alegia.
Proiektu hau gainera, gardentasun eta herritarren parte hartzerik gabe doa aurrera, aitzitik, herritarren parte hartzea bultzatzen duten egitasmoak ixilarazi egin dituzte, herritarren aldarrikapenen aurrean entzungorrarenak eginez.
Guzti honengatik Gazte Mugimenduak EZ ORDAINDU
kanpaina martxan jarriko du udaran zehar. Kanpaina honek herrietako festak baliagarri egin nahi ditu AHTa bultzatzen duten enpresen aurkako salaketa zuzena egiteko. Kanpainaren funtsa honakoa da: Herrietako festetara joatea AHTa bultzatzen duten garraio enpresekin baina billetea ordaindu gabe. Honela AHTarekin kolaboratzen duten enpresen salaketa egiten dugu eta bestetik gu geu ez gara negozioan sartzen ordaintzeari uko eginez.
Kanpainaren lehen ekimena Hernaniko San Juan jaietan burutuko da. Horregatik dei egiten dizuegu RENFE linea hartu eta berau ez ordainduz Hernanira etortzea Ekainaren 21an 19:30tan burutuko den prentsaurreko masibora. DENON ARTEAN AHT GELDITZERA GOAZ!!! GAZTEOK ERE AHTaren AURKA!!!
This entry was posted on Osteguna, ekaina 19th, 2008 at 8:39 am and is filed under Agenda, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on urria 13, 2008 at 4:41 pm torquemada wrote:
menuda cara la vuestra, gentuza, encima de ser unos puercos que oleis a mierda, ni siquiera pagais el tren…yo pagaria un bote de gas ziklon para que os gaseasen. EL TREN DE ALTA VELOCIDAD SE CONSTRUIRA!!!!
on urria 23, 2008 at 10:11 am ai ama wrote:
ta hau¿
on urria 29, 2008 at 12:10 am MAnzi wrote:
ez dakit ze demontre ari zaren web gune honetan “torkemada” nazkagarria. Agian ez dakizu ze nolako pertsona zaren, bi gauza esango dizkizut: zazikumea izan aparte, zure odol zikina gure kaleetatik agertuko da ezba zara irteten euskal herritik!!!aitzu!!