Hondeatzeko makinen jabe ekologistak

Ostegunean hasi zen Zaldibian AHTren aurkako XIII. kanpaldia. Tailerra egin dute Leitzarango autobiaren eta Itoizko urtegiaren kontrako borrokak aztertzeko.

berria» Maiatzean hasi ziren Ordizia eta Itsasondo (Gipuzkoa) arteko abiadura handiko trenaren (AHT) obrak. Ia 2,8 kilometro luze den tunela eraikitzen ari dira Ordiziako lurretan, Mariaraz inguruan. Handik gertu, lau kilometrora, dago Zaldibia, Gipuzkoako Goierrin, Aralar mendikatearen magalean. 1.500 bizilaguneko herri horren biztanleria hazi egin da egunotan, han elkartu baitira abiadura handiko trenaren kontra dauden ehundik gora lagun, AHTren aurkako XIII. kanpaldian.

Aurtengo kanpaldiak berezitasun bat du, gainera: ez du bukaera egun jakinik, oraingoz. Mikel Alvarez AHTren aurkako batzarkideak azaldu duenez, «Urbinan 2006ko azarotik 2007ko urtarrilera arte egin zen erresistentzia gunea» bezalakoa abiatu nahi dute Zaldibian. Horregatik, aurtengo kanpaldiak egitarau zehatza du abuztuaren 3a arte, eta hortik aurrerako ekimenak batzarrean erabakiko dituzte erresistentzia gunean esku hartuko dutenek.

Atzo goizean erresistentzia gunea prestatzeko gogoetan aritu ziren kanpaldian dauden lagunak. Zaldibiako kultur etxean 70 bat lagun elkartu ziren Juantxo Estebarantzek gidatu zuen Iragan borroketatik ikasiz: Leitzaran eta Itoitz egungo gure erronketarako tresna gisa tailerrean. Leitzarango autobia eta Itoizko urtegia eraikitzearen kontra izan ziren borrokak aztertu zituzten atzo eguerdiko tailerrean.

Estebarantz tailerraren koordinatzaileak nabarmendu duenez, Lemoizko autobiaren kasuan, hasieratik bertatik, ETAk lanen aurka egin zuen eta mota askotako sabotaje ekintzak izan ziren. 1990eko urte bukaeran «gertaera harrigarria» jazo zen: lanak egiten ari ziren Gipuzkoako enpresek erabaki zuten ez jarraitzea, «eta ibilbidea hobetzeko eta ekologikoki hainbesteko kaltea ez egiteko neurri batzuk ere proposatu zituzten, gainera». Ironiaz aipatu du Estebarantzek hondeamakinen jabeak ere ekologista egin zirela, bizi izan zen egoera gatazkatsua medio.

Estebarantzek uste du Itoizko urtegiaren kasua ezberdina izan zela. Batetik, «ez zen borroka armaturik egon, Leitzaranen bezala». Bestetik, urtegiaren kontrako koordinakundeak pentsatu zuen «udal botereen ezezkoarekin eta legediarekin gelditu ahal izango zela egitasmoa». Urtegiaren aurkako borrokan, Itoitzekin Elkartasuna taldearen sorrera mugarri izan zela iritzi dio Estebarantzek. Bortizkeriarik gabeko ekintza zuzena erabiliz, atzera ez egiteko puntura eraman zuten Itoizko urtegiaren gatazka, eta munduan ezagutaraztea lortu zuten, haren ustez.

«Elkarbizitza erradikala»

Artozkin (Nafarroa) urtegia betetzearen kontra egin zen erresistentzia goraipatu du Estebarantzek: «Hura bezalako elkarbizitza erradikal baten ostean, ezer ez da berdin». Leitzarango autobiaren kontrako borrokan ere kanpaldi iraunkorra egin zela gogorarazi du. Kanpaldi hartan edo Artozkin egon zirenek errotiko aldaketa bizitu zutela esan du. «Askoz gehiago ikasten da aste betez gatazka jarraian ibilita, bost urtez ohiko militantzian txartelak itsasten ibilita baino». Esperientzia haietatik zer ikas dezaketen eztabaidatzen jarraituko dute datozen egunetan.

Gaur goizean Mariaraz bailarari itzulia emango diote oinez, Ordizia eta Itsasondo artean hasi diren obrak behatuz, eta Lazkaoko frontoian bazkalduko dute eguerdian. Felix Rodrigorekin solasaldia egingo dute arratsaldean eta antzerki emankizunarekin amaituko dute eguna.

Basauri

AHT-ren aurka Basauri eta ordizian

Ehunka lagunek parte hartu zuten AHTren aurka atzo Basaurin (Bizkaia) eta Ordizian (Gipuzkoa) eginiko manifestazioetan. Bi herriotan lanak hasita daude. Traktore batek eta hiru astok zabaldu zuten Ordiziako martxa. Diruaren hotsa, Goierriren heriotza lelopean, herriko kaleak zeharkatu zituzten, eta lanak hasi dituzten eremu hesituaren ingurura iristean geldialdia egin zuten, ekitaldi batekin amaitzeko. Tren lasterraren aurkako oihuak egin zituzten Basaurin (irudian) ere.

This entry was posted on Astelehena, uztaila 28th, 2008 at 15:46 and is filed under Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA