Epaiketen gainetik AHT Gelditu!

Gasteizko AHT Gelditu! Elkarlana. Beste behin ere, gaur, Abiadura Handiko Trenaren aurka gaudenok Epaitegien aurrean kontzentratzen gara gure kontra bideratzen ari den kriminalizazio kanpaina bortitza salatzeko. Gaurkoan AHTren aurkako bi kide epaituak izango dira, 2007ko Ekainean Duranan Arrazua-Ubarrundiako lurren nahitaezko desjabetze akten altxamenduaren aurka burutu ziren ekimenean parte hartzeagatik. Bertan identifikatuak izan ostean, 6 hilabeteko kartzela zigorra eta isun ekonomikoa eskatzen diete.

Beraien delitua, lur jabeei informazioa helaraztea eta ageriko inposaketaren aurrean herritarron hitza eta erabakia errespetatua izan dadila exijitzea zen, inongo eztabaida prozesurik ezagutu ez duen azpiegitura baten inposaketaren aurrean protesta egitea.

Argi dugu, epaiketa hau AHTren aurkako taldeen eta kideen kriminalizazio eta intoxikazio kanpaina sakon baten barruan kokatzen dela. Ibarretxe lehendakaria demokrazia, partehartzea eta erabakitze eskubidea lau haizetara “aldarrikatzen” duen bitartean, gure eskakizun demokratikoei muzin egiten die, baita Euskal Herriko hainbat tokietan burutu diren herri kontsultei ere, zeinetan AHTren aurkakotasuna ia erabatekoa izan den. Bere errezeta bakarra, aldiz, Ertzaintza gure aurka bidaltzea da eta epaitegietara bideratzea oposizio legitimo hau. Bitartean, hainbat hedabideek intoxikazio kanpainia bortitzak bideratzen dituzte AHTren aurkako oposizioa kriminalizatzeko ahaleginean eta benetako eztabaidagaia, alegia azpiegitura beraren beharrezkotasuna herri honetarako desbideratzeko asmoz.

Finean, eraso ezberdin hauek gauza bat besterik ez dute agerian usten; alegia, azpiegitura honen bultzatzaileen posizionamendu ahula. Oposizioak behin eta berriz kaleratzen dituen argudioei erantzun ezinik bide laburrena hartu dute: errepresioa, kriminalizazioa eta intoxikazioa. Eta horrela jarraituko dute, jakin bait dakite herri honen jendartearen mesederako ez dagoela diseinatuta proiektu hau, gutxi batzuen neurrira egindakoa baizik. Bitartean guk kalean jarraituko dugu, inposaketa nabari hau salatzen, informazioa herritarrengana helarazten eta indarrak biltzen gutxi batzuen Negozio Handiko Tren hau gelditu arte!

Protesta contra el TAV frente al Juzgado (DNA)

 Epaitegien aurrean, AHT-ren aurka (berria)

Epaiketen gainetik AHT Gelditu! (Indymedia)

This entry was posted on Tuesday, September 16th, 2008 at 9:39 pm and is filed under Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.