Mendi Martxaren Kronika
Durangoko Elkarlana Irailaren 16an, asteartea, mendi martxa egin dugu Durangotik Abadiñora arratsaldean. 35 bat pertsona batu gara. Trenak txikituko lituzkeen lurretatik joan gara eta Abadiñon uztailean hasi zituzten lanetaraino heldu gara. Bertan guardak egon dira makinak zaintzen eta egiten dabiltzan triskantza ikusi dugu: pista pilo bat zabaldu dituzte mendian, zuhaitz gehienak bota dituzte… Obretatik igaro eta gero Abadiñora abiatu gara. Abadiñora heltzean Ertzaintzaren patrol bat eta zenbait patruila geneuzkan zain. Herri barrutik zoroen moduan ibili dira kotxeekin ziztu bizian norbait identifikatu nahian. Azkenean pertsona bi identifikatu dituzte.
Abadiñon lanak uztailean hasi zituzten eta abuztuan erdi geldirik egon ostean berriro hasi zituzten duela hiru bat aste eta guztia txikitzen dabiltza etengabe. Gainera, inguruak poliziaz eta guardaz josi dituzte eta gero eta kontrol handiagoa nabari da lanen inguruan (Mendiola auzoan) eta Abadiñon bertan ere. Oso argi utzi dute hori gaur arratsaldean, obretatik pasatu eta handik ordu laurdenera iritsi baikara Abadiñora eta ordurako herrian lau edo bost polizia kotxe zeuden zain.
Badakite ez dutela zereginik eta inposaketaren eta kontrol polizialaren bidetik ez dutela ezer lortuko.
Herritar gehienok ez dugu AHTrik nahi eta ez dute egingo! A
HTrik EZ! TXIKIZIORIK EZ!
This entry was posted on Asteartea, iraila 16th, 2008 at 3:20 pm and is filed under Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.