Jazarpena jasaten ari direla salatu dute Goierriko AHTren aurkako taldeek

berria Abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako ekintzetan parte hartzeagatik eskualdeko hainbat lagun «jazarpen poliziala» jasaten ari direla salatu du Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak. «Kalean kartelak jartzea bakarrik nahikoa izan daiteke jazarpena jasateko, eta zer esanik ez bilkura batean parte hartzea», adierazi zuten atzo Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek. Haien esanetan, «lotsagarria eta onartezina» da gertatzen ari dena. «Inpunitate osoa dute, gainera, nahi dutena egiteko».

Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzatik eta Ordiziako Udaletik ez zaie proiektuari buruzko behar bezalako informazioa eman. «Proiektuari buruz eztabaidatzeko aukerarik ez digute utzi, eta oraindik ere larriagoa dena, AHTren aurkako herri mugimendua kriminalizatzen ari dira». Haien arabera, AHT «Ibarretxeren eta EAJren» proiektua da, eta obrak gelditzeko eskatu dute. Horrekin batera, urriaren 21erako elkarretaratzea deitu dute, 13:00etan, Tolosako (Gipuzkoa) epaitegiaren aurrean. Egun horretan, epailearen aurrean deklaratu beharko dute hainbat gaztek, otsailean AHTren aurka Beasainen (Gipuzkoa) egindako mendi martxaren karietara.

Europako Batzordearen kezka

Bestalde, AHTren inguruan Espainiako eta Frantziako gobernuek «koordinaziorik ez» dutela salatu du Europako Batzordeak. «Proiektuak Gasteiz-Hendaia-Akize zatian dituen zalantza teknikoak uxatzeko, ezinbestekoa da bi herrialdeek plangintza zehatza egitea», iritzi dio Etienne Davignonek, Europako hego-mendebaldeko trenbide sarearen koordinatzaileak.

Davignonek aurkeztutako txostenaren arabera, «desoreka nabarmenak» daude Espainiak eta Frantziak AHTren inguruan duten plangintzen artean. «Bi herrialdeak ados jartzen ez badira, eta desoreka horiekin jarraituz gero, arriskuan egon daiteke Pirinioetako mugikortasun politika». Hala, bi herrialdeei dei egin die proiektuaren inguruan adostasuna lortzera.

This entry was posted on Osteguna, urria 16th, 2008 at 12:26 am and is filed under Albiste orokorrak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA