Poliziak AHTren aurka daudenen kontra darabilen errepresioa salatu dute
gaztesarea Ostegunean Bilboko Abando geltokian dagoen ADIFeko standean egindako ekintzaileek ertzaintzaren jarrera errepresiboa salatu dute. Zentzu horretan, gertakari isolatua ez dela nabarmendu dute, eta azken asteetan Urretxun eta Basaurin gertaturikoak ekarri dituzte gogora. Dena dela, proiektu txikitzaileen aurka borrokan jarraitzeko borondatea eta garrantzia berretsi dute.
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak pairatzen ari duen kriminalizazioa salatu du [2008-10-17]
Agerraldia eskaini dute Tolosan Goierriko AHTaren aurka borrokan dabiltzan hainbat lagunek [2008-09-24]
AHTren Aurkako Asanbladaren oharra:
Atzo, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren aurka gauden zenbait pertsonek ADIFek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) Abandoko geltokian duen standean hedatzen ari den desinformazio eta etengabeko gezurrei aurre egiteko salaketa ekintza burutu genuen. Bertan, bi lagun standera igo eta bridekin lotu ziren beste batzuek AHTk suposatzen duen zentzugabekeri ekologiko, sozial eta ekonomikoa agerian uzten duten esku-orriak banatzen zituzten bitartean. Ertzaintza agertuta, ekimen baketsu eta ondorio legal eskaseko bat (desorden publikoari loturiko falta), bertakoen identifikazioarekin eta standaren gainean zeuden bi lagunen atxiloketarekin amaitu zen.
Atxilotutako bi pertsona hauek egun osoa eman zuten poliziaren esku eta epaitegira bidaliak izateko zain. Gertakaria larria da gaurkoa baina ez bakarra azkenaldian, izan ere, beste bi eraso gertatu dira: Urretxuko kide bat ertzainek aldetik gaueko ordu txikitan jasotako erasoa eta aurreko astean Polizia Nazionalek Basauriko gazte bati AHTren aurkako graffittiak egiteagatik ahoan emandako ostikada.
AHTren aurka lanean ari direnen aurkako presioak gehitzen direla AHTren oposizioarengana hedabide ugarik zuzentzen duten etengabeko intoxikatzeari. Taktika honen aurrean, beharrezkoa da gogoratzea benetako oposizio baten betebeharra bere planteamenduen sendotasuna erakustea dela (alegia, AHT eta Urdaibaiko Guggenheima, Muskizeko Petronorren Coke planta, Plan Territorial Parcial ezberdinak edo SuperSur autobiaren eraikuntzaren moduko barrabaskeriek, hondamendira eramango gaituztela) beren proiektu suntsitzaileak inposatu nahi dituztenen aurkako intolerantzi osasuntsua erabiliz.
TXIKIZIOA GELDI DEZAGUN, EZ AHT, EZ SUPERSUR, EZ SUPERPORTU, EZ GUGGENHEIMIK…
EZ DUGU MUNDUAREN SUNTSIKETAN PARTE HARTU NAHI, SUNTSIKETAREN MUNDUAREN AMAIERAN BAIZIK!
Info+ sindominio.net/ahtez
This entry was posted on Saturday, October 18th, 2008 at 5:01 pm and is filed under Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.