Norteko trenbidea

Aingeru Epaltza DN-an XIX. mendean, karlismoa zegoen trenbidearen kontra. Ideia berriak trenez bidaiatzen ziren noski. Txirrita aurerrazaleak bazekien zertaz ari zen Norteko trenbideari 14 bertso ezagunak eman zizkionean: Modu horretan jarri zuenak Norteko ferrokarrila, jakinduria haundia zuen, entendimentu abila; gizonik ezin hasi liteke zaldi hobearen bila: goizean irten Irundik eta iluntzerako Madrila.

Txirritaren ikuspegian, aurrerapena zen hainbat egun behar zituen bidaia 12 orduz egin ahal izatea. Ez, nonbait, batzuendako, Iruñetik Bilbora 40 minutuan joatea. Lurraldea, iraunkortasuna, ingurumena… hamaika eztabaida egin daitezke AHTren harira. Konprenigarria da bere ingurua antzaldatzen ikusteak jende anitzi pizten dion ezinegona. Seguru nago Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua ez direla hainbat alderditan fin ari. Erran beharko da, ordea, gisa honetako egitura europar estrategiko batetik at gelditzeak zer dakarren. Zer dakarren, orobat, isolamenduan oinarrituriko Euskal Herri eredu batek, independentzia helburu dutenen aldetik. Trenaren txikizio dudaezinak adina kezkatzen nau haren kontrako mugimenduari darion borda leize? usainak.

Gero eta karlistagoa ikusten dut herri honetako sektore bat, munduaren martxatik gero eta aparteago. XIX. mendeko txapel-gorriena errepikatu nahirik ari zaizkigu, beren landagune komantxeak hirien kontra altxatu nahirik. Gero, Nafarroa-Gipuzkoa autobiakoa gertatuko da. “Autobia erokeria”, oroi-tzen? Hari ere ETAk kontra egin zion. Horren aitzakian, zenbait hildako gehitu zizkion bere kontaduria ustelari. Gaur egun, delako azpiegitura deabrutu zuten gehienek lasai aski erabiltzen dute, bihotz-karga handirik gabe. Deus guti gehitu daiteke 71 urteko erretiratu babes bako bat odol hotzean akabatzeak bere baitan gordetzen duen basakeria neurri gabeaz. Zerbait erran behar zen, horretarako emanen diren desarrazoiez.

This entry was posted on Asteartea, abendua 9th, 2008 at 5:43 pm and is filed under Albiste orokorrak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA