Sanzen ustez, Nafarroan AHT egitea da orain proiekturik garrantzitsuena

berria 2009ko aurrekontuak munduko krisitik ateratzen laguntzeko «tresna» direla esan du Gabonetako hitzaldian Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak AHTn jarri du arreta Gabonetako hitzaldian. Nafar guztiei festak zoriontzeaz gainera, herenegun esandako hitzetan Espainiako Gobernuari helarazi zion mezua: «Gobernu zentralak 2009an Abiadura Handiko Trena Nafarroan abian jartzea nahi dugu, beharrezkoa den lan horri dagokion bultzada eman diezaion». Horren haritik, Sanzek «tren hori ez galtzeko» apustua egin zuen, «trenbideetako komunikazioetan baitago oraina eta etorkizuna». «Ezin gara bakartuta gelditu, atzean; AHT da Nafarroa Espainiako gainontzeko komunitateekin eta Europarekin lotuko duena». Sanzek esan zuen «Nazioko Gobernuak bere eginkizunak betetzea» espero duela, Nafarroako Gobernuak «bere konpromisoak bete ditu eta».

Halaber, «krisi eta zalantza garaian indarrak biltzeko» deia egin zuen Sanzek. «Arreta oinarrizko ekintzetan jarri behar dugu, eta garai hau ahalik eta hobekien igarotzen laguntzen diguten ekimenak garatu, horrela, aurrerapenaren eta ongizateran bidean jarraitzeko».

Sanzek, era berean, Nafarroako Gober nuak 2007tik arlo ekonomiko eta sozialean hartu dituen neurriak aipatu zituen hitzaldian. Besteak beste, Nafarroa 2012a Plana edo berriki onartu duten 2009rako Aurrekontuen Legea aipatu zituen. «2009ko aurrekontuak munduko krisialditik ateratzeko egin behar ditugun ekimenak aurrera ateratzeko lagunduko digun tresna izanen da».

Horren karietara, Sanzek «etortzeko» dauden ekimenak ere oroitu zituen. Hala nola «garapena sustatzeko berrikuntza programak, ikerketa bultzatzeko laguntzak eta osasun eta gizarte zerbitzuen hobekuntza». Gainera, garai «zail» hau «laster» pasatzeko nahia agertu zuen presidenteak, «enpresek, gazteek eta familiek konfiantza berreskura dezaten».

ETA gaitzestea

Beste behin ere, Sanzek ETA arbuiatzeko probestu zuen Gabonetako hitzaldia. «Terrorismoak duela urte askotik kentzen digun askatasuna berreskuratu behar dugu,oinarrizko eskubideen bidetik hazi nahi dugu». Nafarroako gobernuburuak, halaber, «legea aplikatzeko lana ez uzteko» eskatu zien agintariei, eta indar demokratikoen batasuna aldarrikatu zuen; «denok batera, beharrezkoak diren elementu guztiak helburu berera bideratzeko: ETA talde terroristaren porrotera».

Azkenik, datorren urtea «ilusioz eta batuta» hasteko eskatu zuen UPNko buruak; haren ustez, «hori baita, garaile ateratzeko bidea».

This entry was posted on Ostirala, abendua 26th, 2008 at 20:38 and is filed under Albiste orokorrak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA