Nafarroako korridoreari zangotraba egin! / Julio Villanueva

Nafarroan.com ikusita, Iritzia, Julio villanueva izakion ezaugarri nagusietako bat anka sartzea izan ohi da. Eta ni neu salbuespena ez naizenez gero, maiz sarritan sartzen dut. Hori bai, sartzen dugunean aitortu beharra dago, egiaren mesedetan.

Duela hiru hilabete, zutabe honetan pozten nintzen krisia zela eta AHT-ren Nafarroako korridorearentzat Madrilen sosik ez zegoelako. Gainera, kasu hau aipatzeaz gainera, beste azpiegitura txikitzaile asko ere gelditzeko aukera zegoela ondorioztatzen nuen. Inozo halakoa!!Handik hiru hilabetera badirudi Madrileko eta Nafarroako gobernuen artean dena konponduko dela.

Eraikuntza burbuila lehertu ondoren eta Europako langabetu tasa handiena lortuta – 4 milioi – hara non krisialditik ateratzeko formula magikoa aurkezten diguten: Herri lan sektorea indartzea ! Antza, ni ez naiz okertzen den bakarra. Erabaki eskandalagarri honen atzean Espainiako eraikuntza lobby boteretsua dago. Adibide adierazgarri batzu: munduko 11 eraikuntza enpresa handienen artean 7 espainiarrak dira; Espainia munduko 5º zementu kontsumitzailea da, Europako autobide - autopista km. gehien dituena eta aurreikusitako proiektu guztiak ongibidean, munduan 2.020rako AHT km.gehien izanen dituena…Ez da marka makala, alajaina! Datu hauetatik guztietatik ondoriozta daiteke ustelkeriaren postu altuenean ere egonen dela, eraikuntza bait da halako kasuetarako sektorerik ongarriztatuena… ala simaurtuena?

Konplexurik gabeko marrazo hauei bost axola herri xehea pikutara joaten den. Inporta zaien bakarra poltsikoak betetzen segitzea da, euren diru gosea aseezina bait da. Gauza bera gertatzen ari da Nafarroako agintariekin. Komunitateko interesak defendatzen dituztela esan baina datozen urtetarako uzten ari diren zorra itzela da. 40 urte edo gehiago emanen dugu ordaintzen itzalpeko ordainsariaren formula engainagarriaz eraikitzen ari diren Nafarroako ubidea, autobide andana eta hori guztia gutxi balitz orain ditxosozko korridorea…Eraikuntza enpresak eta politikariak: euren sakeletarako binomio perfektua, herrirako porrot segurua!

Nafarroako korridoreari zangotraba egiten hasteko aukera polita dugu datorren larunbatean, hilak 9an, Antoniutti parketik abiatuko den nazio manifestazioan parte hartuz.

Denon artean AHT-a geldituko dugu! Txikiziorako diru gehiagorik ez!

This entry was posted on Astelehena, maiatza 4th, 2009 at 7:05 pm and is filed under Albiste orokorrak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA