Lea Artibaiko herritarrok manifestazio horretara joateko autobusa
Ondarroako herritar talde batek larunbatean (maiatzak 9), arratsaldeko 5etan, Iruñean egingo den AHTaren aurkako manifestaziora gonbidatzen ditu eskualdeko herritarrak. Bertara joateko autobusa egongo da eskualdetik.
Arrazoi asko ditugu Lea Artibaiko herritarrok manifestazio horretara joateko. Hauek dira horietako batzuk:
- Elkartasuna adierazi Gobernuen desjabetze, inposaketa eta biolentzia jasaten ari diren euskal herritar eta herriei, etorkizunean AHTak suposatzen duen inguruaren degradazioa ere eurek jasan beharko baitute.
- Denon diru publikoa gure ingurua suntsituz xahutuko duen proiektuari ezetz esatea. Diru hori, gutxi batzuen boltsikoan amaitu beharrean, herritar guztion ongizatea hobetzeko erabili behar dela uste dugulako,
- Azkenik, ezin dugu ahaztu geure eskualdea ere zoramen espekulatzaile eta desarrollista horren biktima dela, eta izango dela hurrengo urteetan.
Lekeitioko saihesbidea, Markina-Ondarroa errepide berria, harrobi gehiago zabaltzea… eta, zelan ez, AHTa, denak norabide berdin batetan doazen makro-obrak dira:
- Obra hauek denon onerako izango direla eta krisiari aurre egiten lagunduko dutela aitzakia lez ipinita, gutxi batzuen eskuetan dauden eraikuntza enpresak aberastea.
- Bizitza turbo-kapitalista bultzatzea, hurbileko komunitatean oinarritutako bizi eredu baten kaltetan. Eskualdekako kalitatezko garraio publiko bat sortu ordez, jendea kotxe partikularretan edo AHTan gero eta urrutirago joan dadin lanera edo aisialdira, garraioan gero eta denbora gehiago alperrik galduz. Askatasun ilusioak saltzea, geure kotxearen esklabuagoak egiten ari garen bitartean.
Hauek, eta beste hamaika arrazoi daudelako, larunbatean denok Iruñeara!
Autobusa egongo da: Markina (eguerdiko 2.15 zelaian), Berriatua (2.20 zentralean), Ondarroa (2.30 polikiroldegiko zubian) eta Mutriku (2.40 goiko plazan). Eman izena ohiko lekuetan.
This entry was posted on Asteazkena, maiatza 6th, 2009 at 11:26 pm and is filed under Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.