Informazioa ala propaganda

iritzia Nafartar talde batek Arartekoarengana jo genuen joan zen abenduan. Nafar Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren, AHTaren, proiektuarekin duen jarrera salatzea zen gure nahia, uste baitugu AHTaren inguruko informazioa ezkutatzen eta proiektu horren aurka gaudenon lana oztopatzen ari dela. Nafar jendartean proiektu honen inguruko edozein eztabaida galarazi nahi dela agerikoa da.

AHTa ezartzeak, ingurugiro, jendarte eta ekonomia arloetan izanen lituzken eraginak jasoko zituen txostena egitea MECSA enpresari esleitu zitzaion. Arartekoarengana jotzearen arrazoia MECSAri eskaini zitzaion AHTaren eraginen inguruko dossier baten ez onartzean zatzan. Aipaturiko enpresak guk emandako dossierra ez zuela kontuan hartuko jakinarazi zigun, Nafar Gobernuak ezarritako baldintzetako baten arabera txosten hori egiteko erabili beharko informazioa Nafar Gobernuak berak onartutakoa izan behar litzatekeelako soilik.

Hau da, eraginen txostena egiten ari direnek ezin dute jada egina dagoen gaiaren inguruko dossierrik jaso, baldin eta Nafar Gobernuak baimentzen ez badu. Guk ez genuen enpresa horren lana nolakoa izan behar zuen baldintzatu nahi, informazio bat eskaini baizik, beraien egin beharrekoa erraztu eta osatze aldera, nafarron mesedetan.

Otsailaren 6an, 08/643M espedientean, Arartekoak gure kexa erantzun zuen eta ondorioetako batzuk plazaratu genituen:

1. Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak departamentuak MECSAri eskatutako txostenean partehartzea ez ahalbidetzea ezin da bidegabe edo ez legezkotzat jo. Horretarako ematen den arrazoiaren arabera, txostenaren helburua, AHTa ezartzeak izanen lituzken onuren estimazioa egitea bailitzateke soilik. Hau da: txosten horrek ez ditu aztertuko AHTaren edonolako eraginak, onak zein txarrak, ontzat jotzen diren eraginak baino ez ditu bilduko Nafar Gobernuak MECSAri eskatutako txostenak.

Gainera, txosten hori informatiboa baino ez dela zehazten du. Txosten hori ezingo dela inolako trazaturik, obrarik edo instalaziorik definitzeko erabili. Txostena horretarako balitz, partehartzeko eskubidea izanen genukeela eta gure dossierra ez onartzea bidegabe edo ez legezkoa litzatekela.

Zertarako gastatu ditu Nafar Gobernuak 151.724 euro AHTaren onurak bakarrik jasoko dituen txosten bat egiten? Zertarako egin trazatuak, instalazioak, alternatibak edo horrelakoak ezartzeko balioko ez duen txosten bat? Informazioa edo propaganda bilatzen da?

2. Hala ere, Arartekoak txostena bukatu ostean helarazi ziezagula eta AHTa ezartzeak ingurugiroan izanen duen eraginaren inguruko informazio guztia gure esku jar zezala gomendatu zion Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak departamentuari. (MECSAk txostena bukatzeko 2008ko abenduaren 26ra arte zuen).

3. 2009ko apirilaren 6an, Arartekoak erabakitakoa medio, Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak departamentuari AHTaren eraginen inguruko informazioa eta MECSAk egindako txostena eskatu genizkion. Jada lau hilabete pasa diren honetan, ez dugu inongo informazio, txosten edo erantzunik jaso, gure informatuak egotearen eskubidearen kalte.

AHTaren aurka gauden nafarrok zera jakin nahi dugu:

Zergatik galarazi dio Nafar Gobernuak MECSAri gure txostena onartzea?

Zergatik ez dute argitaratu txostena, duela sei hilabete bukatua badago?

Txosten horrek ez ote du ezkutatu nahi zaigun zerbait mahaigaineratzen?

Zergatik Nafar Gobernuak ez digu duen informazio guztiaren kopia bat helarazten Arartekoak gomendatu bezala?

Ez ote dago Nafar Gobernua propaganda egin nahian eta informazioaren beldur?

Pablo Lorente Zapatería.

This entry was posted on Ostirala, iraila 18th, 2009 at 4:11 pm and is filed under Albiste orokorrak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA