Zintzilikatuekin elkartasuna eta mobilizazioak / Respaldo a los resistentes en Itsasondo y movilizaciones
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak bere elkartasun osoa adierazi nahi die atzo gauetik Itsasondoko zuhaitzetan zintzilikatu diren ekintzaileei. Halaber, irudimena erabiliz, Abiadura Handiko Trenak eragingo lituzkeen kalte ekonomiko, ekologiko eta sozialak desobedientzia eta erresistentzia zibilaren bidez salatzareakin bat gatoz eta horrexegatik, goierritarrak eta euskal herritarrak oro har, ekintzaileek antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu.
- Gaur, asteartea, irailak 29, 19:00etan, Kontzentrazioa Itsasondoko plazan eta martxa zaratatsua Berostegira.
- Bihar, asteazkena, irailak 30, 19:00etan, Kontzentrazioa Legorretako plazan eta martxa zaratatsua Berostegira.
Euskal Yaren Ordizia-Itsasondo lanak tunelaren beste ahoan, hau da, Itsasondokoan hasi dituztela eta, baso-mozketa eragozteko zintzilikatu diren ekintzaileei gure babesa adierazteaz gain, euren asmoekin bat eginez eta Euskal Herrian inoiz eraiki nahi izan den azpiegitura erraldoi, xautzaile eta txikitzaileenaren aurrean herritarron hitza entzunarazteko helburuarekin, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak datorren larunbatean, urriak 3, 17:00etan, MANIFESTAZIOA deitu du Ordiziako plazatik Berostegira.
Bestalde, mobilizazio horiekin batera, gogorarazi nahi da, Euskal Yaren “Beasain ekialdea” deituriko zatiaren akten altxamendua edo desjabetzak burutu nahi direla; Sustapen Ministerioaren asmoa, irailaren 30ean, Olaberrian, 9:00etatik aurrera eta urriaren 1ean, Ordizian 9:00etatik aurrera eta Beasainen 11:00etatik aurrera egitea da. Hori dela eta, pasa den astean iragarri bezalaxe, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak honakoak antolatu ditu ostegunerako:
- Urriak 1, osteguna, 10:30ean, Manifestazioa Beasaingo Udaletxetik abiatuta.
- Urriak 1, osteguna, 19:00etan, TAV, las razones del no liburuaren aurkezpena Josu Larrinaga EHUko irakaslearen eskutik, Beasaingo Udaletxean.
Azkenik, zuhaitzei sustraietatik eutsiz lemapean martxan jarri den desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzak dirauen bitartean, jakingo duzuen bezala, informazio- eta harrera-gune bat jarri da Berostegi auzoan, herritarrak hurbildu eta bertatik ezagut dezaten eremua eta beren babesa adieraz diezaieten. Gainera, gogorarazi nahi dizuegu, bihar goizean, Itsasondo eta Legorretako ordezkariek lurjabe kaltetu batekin batera, prentsaurrekoa emango dutela Berostegin 11:30ean.
Oraingoz besterik ez.
http://www.blogak.com/
This entry was posted on Asteartea, iraila 29th, 2009 at 10:46 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.