Pagoak zutik nahi dituztela adierazi diote Goierrin AHTren lanetan dabilen enpresari.Itsasondoko bideoa-Zuhaitzei eutsiz
Ordizia eta Itsasondo artean Abiadura Handiko Trenaren lanetan dabilen Construcciones Olaberri enpresaren bulegoen aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon. 40 bat lagun bildu ziren bertan eta «Baserriak bizirik, AHTrik ez!» edo «Pagoak bai, porlanik ez» gisako oihuak bota zituzten.Ikusteko
http://www.youtube.com/watch?
Ordizia eta Itsasondo artean Abiadura Handiko Trenaren lanetan dabilen Construcciones Olaberri enpresaren bulegoen aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon. 40 bat lagun bildu ziren bertan eta «Baserriak bizirik, AHTrik ez!» edo «Pagoak bai, porlanik ez» gisako oihuak bota zituzten.
Jendeari esku-paperak banatu zizkioten. Idatzian azaltzen zutenez, «EAJrekin lotura estua duen Construcciones Olabarri azpiegitura erraldoi honi esker poltsikoak betetzen ari da». Izan ere, AHT Gelditu! Elkarlanekoen arabera, FCC, GIHOR eta CODOSA enpresekin batera, 60 milioi euro irabaziko ditu Ordizia-Itsasondo tarteko 2 kilometro egiteagatik. «Obra gune bat okupatzeko gai izan gara» aldarrikatu zuten, eta «proiektua gelditu arte, pagoak bezala amalurrera loturik jarraituko dugu».
Zuhaitzetan diraute
Atzo goizean, bestetik, Beasaingo udaletxean hainbat lurren desjabetze aktak izenpetu zituzten. AHTren lanen inguruan ohiko egiten ari den gisan, desjabetze akta horiek, desjabetutako lurretan sinatu beharrean, udaletxeetan ari dira egiten. Goierriko hainbat ikastetxetan geldialdiak egin zituzten eta goiz erdian 200 lagun inguru bildu ziren Beasaingo Udaletxeko plazan. Bertaratu zirenerako plaza Ertzainez beteta zegoela azaldu zuten Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanekoek. Hala ere, «euren probokazioei kasurik egin gabe», aurreikusitako ibilbidea egin zuten.
Bestalde, Berostegin, bere horretan diraute astelehenean hiru pagotara igo ziren lagunek. GARAri adierazi ziotenez, atzo goizean bost bat ertzain inguruan ibili ziren arren, ez zieten jaisteko edo bestelako agindurik eman.
Goizeko zortziak inguruan langileak euren lanak hasteko asmoz agertu zirenean, bezperan bezala, hainbat lagun agertu ziren menditik haien lana oztopatzeko asmoz eta ordu erdiz geldiarazi zituzten. Berehala, Ertzaintzaren hainbat dotazio agertu ziren lanak egin beharreko lekura eta protestan hurbildu ziren lagunek berriro ere mendira jo zuten. Goizean zehar, langileek zuhaitz mozten jarraitu zuten ekintzaileak zintzilik dauden inguruetan, eta makina bat polizia eduki zituzten zainketa lanetan.

This entry was posted on Ostirala, urria 2nd, 2009 at 11:52 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.