Zuhaitzetako ekintzaileei babesa Ordiziko manifestazioan
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Zuhaitzeko Ekintzaileekiko Sostengu Taldeak antolatuta, manifestazio jendetsua egin da gaur arratsaldean, Ordiziako plazatik hasita Legorretako Berostegi auzoraino, AHTren obrak salatuz eta baso mozketa eragozteko asmoz zuhaitzetatik zintzilik dauden lagunekin bat eginez. 400 lagun inguruk babestu dute astelehen gauetik hainbat ekintzaile aurrera eramaten ari den erresistentzia eta desobedientzia ekintza.

Gaurko manifestazioan parte hartu dutenak Legorretako Kortatu eta Olalde baserri inguruetaraino gerturatu dira, haiei ere sostengua emanez martxaren bitartez.
Zuhaitzeko Ekintzaileekiko Sostengu Taldeak lur espropiatuetan altxatu duen kanpinen ondoan amaitu da manifestazioa, merienda baten bidez, mokadutxoa eskaini baizaie bertaratutakoei.
Honako hau da, manifestazioaren amaierako mezua. (gazteleraz bidaliko dizuegu, ordu erdi barru). Beste mezu batean gaurko manifestazioko argazki bat ere bidaliko dizuegu.
Aquí teneís el texto leído al final de la manifestación.
—————————————————
“Joan den asteleheneko gauaz geroztik hainbat ekintzaile zuhaitzetan zintzilik daude amalurraren alde, AHTren obrak eta baso-mozketa salatzeko eta eragozteko asmoz, Legorreta eta Itsasondo arteko Berostegi auzotik gora dagoen Zubin errekaren inguruan.
Erresistentziak iraun dezan, 3 pago handitan plataformak jarri dituzte 20 bat metroko altueran. Era honetan, eta ekintzarekin bat egiten duen sostengu taldearen laguntzaz, baso-mozketaren lanak behin baino gehiagotan geldiarazi dituzte, eta azkenean, motozerralariek Ertzaintzak eskoltaturik bota behar izan dituzte inguruko zuhaitzak.
AHTren obrak euskal lurraldeko toki askotara hedatzen ari dira gaur egun eta horrek eragindako triskantzak eta desmasiak inguru kaltetu askotan ikus ditzakegu nabarmen. Berostegin zuhaitzak mozteari ekin diote, porlanarekin betiko negozioa egiteko eta, aurrerapenaren izenean (nola ez!) sistema ekonomiko eta harrapatzaile bat elikatzeko.
Erresistentzia ekintza honek Amalurraren txikizioa salatu eta ekiditeaz gain, deialdi bat egin nahi du, Goierrin eta gainerako herri guztietan AHTren eta kapitalismo suntsitzailearen aurkako borrokari indar berri bat emateko.
Desobedientzia eta ekintza zuzena hautatu dugu, gure ekintzen erantzule osoak garelako eta jendartearen autoorganizazioaren aldekoak garelako. Desobedientziaren alde egiten dugu, halaber, agintekeriarik onartzen ez dugulako eta lurraren aldeko borrokak zilegitasun osoa duela uste dugulako. bukatzeko, herritar guztiei AHTk kalteturiko inguru honetara biltzeko dei egiten diegu, ekintzaileei sostengua emateko eta AHT nahiz sistema kapitalistarekiko ezadostasuna adierazteko. Eta jende guztiari, halaber, herri herri antolatzeko eta egungo gizarte eredua zalantzan jartzen duten elkartasun eta elkarrekiko loturak eta harreman sareak sendotzeko animatzen diegu, baita borrokan segitzeko ere.
Desobedientzia eta ekintza zuzena!! AHTrik ez!!!”

This entry was posted on Astelehena, urria 5th, 2009 at 12:40 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.