AHT GELDITU! ELKARLANAK LARUNBAT HONETAN BAIONAN EGINGO DEN MANIFESTAZIOAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA EGIN DU.
AHT Gelditu! Elkarlanak datorren larunbatean, urriak 17, Iparralden Abiadura Handiko
linea berria eraikitzeko proiektua bertan behera utz dezaten exijitzeko Baionan egingo den
manifestazioan parte hartzeko deialdia egin nahi du. Manifestazioa 17:00etan irtengo da
LAUGA aretotik (errugbi-estadiotik gertu) eta Iparralden AHTren proiektuan zuzenean
kaltetuko lituzkeen Lapurdiko udalerrietako hiru mankomunitateek deitu dute.

AHT Gelditu! Elkarlanak datorren larunbatean, urriak 17, Iparralden Abiadura Handiko
linea berria eraikitzeko proiektua bertan behera utz dezaten exijitzeko Baionan egingo den
manifestazioan parte hartzeko deialdia egin nahi du. Manifestazioa 17:00etan irtengo da
LAUGA aretotik (errugbi-estadiotik gertu) eta Iparralden AHTren proiektuan zuzenean
kaltetuko lituzkeen Lapurdiko udalerrietako hiru mankomunitateek deitu dute. Halaber,
AHTren ingurumen kalteek eta kostu ekonomikoek justifikaziorik ez dutela eta onartezinak
direla oinarri hartuta, azken hilabeteotan, herritarrak informatzeko eta mobilizatzeko lan
handia burutzen aritu den Elkarteen Kolektiboak (CADE) ere manifestazioa babestu du.
Manifestazioak oihartzun handia izango duelakoan gaude, besteak beste, Senperen 400
pertsona eta Lehuntzen 500 bildu dituzten informazio-bilkuren ostean burutuko baita. Bilkura
horiek argi utzi dute, Iparralden, hautetsi “ezagunek” eta komunikabide handiek Abiadura
Handiko linea berriaren alde baldintzarik gabeko hautua egin badute ere, herritarren aldetik
aurkakotasun zabala dagoela. Beraz, AHT Gelditu! Elkarlanak datorren larunbatean Baionako
manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten du, gure indarrak Lapurdin AHTren linea berria
eraikitzearen aurkako mugimenduarekin bateratzeko eta “EUSKAL HERRIAN ABIADURA
HANDIKO TRENBIDERIK EZ!” lemapean, garapenkerian oinarritutako proiektua bertan behera
utz dezaten exijitzeko.
Lapurdin, TGVren linea berriaren aurkako borroka eztabaida zabala ari da bultzatzen,
ingurunea babestea, lurralde antolaketa, abiadura handia, demokrazia eta garraioaren
beharrezko gutxitzea bezalako kontzeptuen inguruan. Kaltetutako udalerrietako herritarrak
kontzeptu horien inguruko gogoetetan murgiltzen hasi dira, ezatseginak diren galderak egiten
eta eztabaida publikoaren aldeko joera areagotu dute. Eztabaida horietan parte hartu duten
elkarteek, TGV linea berria eraikitzeak kilometroko 9 hektarea suntsitzea dakarrela eta horrek
ingurumenean kalte itzulezinak eragingo dituela adierazteaz gain, paisaian eragin ditzakeen
kalteetatik haratago, tokiko ekonomia osatzen duten zenbait sektore osok TGVren ondorio
kaltegarriak pairatuko lituzketela iragarri dute. Hain zuzen ere, elkarteek adierazi dutenez,
planifikatzaileen ametsa Europa mailako megalopoliak eraikitzea da, horietara enplegua eta
biztanleak erakarriko dituzten hiri erraldoiak. Horrek guztiak, noski, erdi bidean geratzen diren
eremuen suntsipena besterik ez dakar, TGVa lurralde-kontzentrazioaren azkartze-tresna
bikaina baita. TGVak ez du gizarte-harremanik sortzen, poloen artean eskala handira suntsitu
besterik ez baititu egiten: hala, merkantzia tradizionaleko trenbide-jarduerak baztertu eta
deslokalizatzen dira, Hendaia eta Tarnosekoak bezala, tokiko jarduerari lekurik uzten ez dion
trenbide-korridore handi bat sortzeko. Hori guztia hain ospetsu egin den “herrian bizi eta lan
egin” lemaren aurka doa erabat.
Halaber, aditu suitzarrek burututako ikerketa independenteak ere aipagarriak izan dira
auzi honetan guztian, proiektuaren sustatzaile den eta Gobernu frantsesaren menpe dagoen
RFF erakundeak (ADIF espainiarraren baliokidea), linea berria eraikitzeko beharra
justifikatzeko asmoz, trenbideko merkantzia-trafikoaren aurreikuspenak faltsutu eta
gainestimatu dituela frogatu baitute. Hau da, Frantziako Gobernuak linea berriaren proiektua
trenbide bidezko merkantzia-garraioaren aurreikuspenak puztuz zuritu nahi duela baieztatu
dute suitzar adituek. Halaber, AHTren aurka diharduten Iparraldeko erakundeek gogorarazi
dute, lehen TGVak martxan jarri zirenetik eta milaka kilometro-linea berri egin ostean,
trenbide bidezko merkantzia-garraioa Frantzian maldan behera joan dela.
Horregatik guztiagatik, planifikatzaileen obsesio bihurtu den “urrunago, azkarrago”
lemaren aurrean, AHTren aurkako erakundeek jada badagoen trenbide-sarea optimizatzea
proposatzen dute eragin ekologiko eta sozial izugarria izango lukeen azpiegitura berria
eraikitzeko beharrik gabe. Halaber, garraioaren murriztea ekarriko duten gizarte-neurriak
hartzearen alde azaldu dira, besteak beste, ekonomiaren birlokalizazioa eta gertuko
nekazaritzaren sustapena bultzatuz.
Adierazitako guztiagatik, AHT Gelditu! Elkarlanak bai Espainiako zein Frantziako
Estatuak, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuarekin batera, lurraldean eta nekazaritzan
ez ezik, eragin ekonomiko, sozial eta ekonomiko itzel eta kaltegarriak izango lituzkeen
proiektua herritarroi nola edo ahala ezartzeko erabakia hartu izana salatzen du. Beraz,
datorren larunbatean Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi
dugu, Bidasoaren bi aldetan, AHTren proiektuaren aurka gauden mugimenduen arteko
harremanak estutzearen aldeko apustu garbia eginez.
AHT GELDITU! ELKARLANA
This entry was posted on Asteazkena, urria 14th, 2009 at 1:36 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.