AHT EZ Mendi martxa Tolosaldean

La coordinadora opositora al TAV AHT GELDITU! Elkarlana convoca el domingo 1 de noviembre una marcha montañera informativa contra el TAV a las zonas afectadas de Ikaztegieta, Aldaba y Alegia para denunciar los graves impactos que la construcción de la “Y vasca” ocasionaría en este entorno de gran riqueza agroforestal.

Datorren azaroaren 1ean, igandearekin, Abiadura Handiko Trenaren egitasmoak Ikaztegietan, Aldaban eta Alegian kalteturiko lekuetara mendi martxa deitu du AHT GELDITU! Elkarlanak, hain zuzen ere Aldabatik Langaurrera hedatzen diren nekazaritza eta baso lurretan “Euskal Y”-aren eraikuntzak eragingo lituzkeen kalte larriak salatzeko. Espainiako Gobernuak ingurune honetan nezakazal-baso lurreko 200.000 metro karratutik gora okupatu asmoz nahitaezko desjabetze-tramiteak abian jarri ditu, Ikaztegietan, Aldaban, Alegian eta Aldaba Txikin, AHTren proiektuko “Tolosa” izeneko zatiaren obrak eta hondakindegiak egiteko. Hori dela eta, joan den urriaren 21ean 500 alegazio aurkeztu zituen AHT GELDITU! Elkarlanak desjabetze horiek bertan behera uztea eskatzeko. Eta proiektu txikitzaile honen aurkako iritzia hedatzen segitzeko, mendi martxa egingo da azaroaren 1ean, goizeko 10’30tan Ikaztegietako RENFE geltokitik abiatuta, Aldaba eta Langaurreko baserrialde eta basoetan barna 3 orduko martxari ekiteko. Bidean geldiune informatiboak burutuko ditugu, baita eguerdiko 13’30tan Langaurren salda beroa eta sagardoa dastatzeko atsedenaldi bat egin ere (janaria eraman bazkaltzeko). Ibilaldia 15’30tan Alegiako plazan amaituko da. Hor AHTren aurkako erakusketa informatiboa ikusgai egongo da egun osoan.

Azpiegitura erraldoi hori gauzatzekotan itzelezko ingurumen kalteak eragingo dira Tolosaldean. Aipagarriak dira, Ikaztegietan esaterako, Ugaran auzoan eraiki asmo duten 40m altuera eta 363m luzerako biadukto eskerga bat eta herriaren parean mendi-magala alderik alde urratuta egin beharko dituzten indusketak eta azpiegitura berrestaltzeko lan handiak; Alegian, berriz, AHTk Langaurre aldeko basoetan kalte nabarmenak eta Txopitxu nahiz Lizarraundi erreken suntsiketa ekarriko du; halaber, aipatu beharra daude Eguzkitzako (Alegia) eta Aldaba Txikiko (Tolosa) baserri lurretan tunelen hondeatzetik ateratako soberakinak metatzeko hondakindegiak ezartzearen ondorioz eragingo den hondamena, baita Muñozabalen (Aldaba) obrarako sarbide pistak eragindako txikizioa ere. Bestalde, obraren tamaina iztela dela eta, Altzoko harrobiaren ustiaketa erritmoan hazkunde handia gertatzea eta Tolosaldean harrobi berriak zabaltzea aurrikus daiteke. Bistan da horrek guztiak eragin itzela duela paisaian, zuhaitz mozketak eta leherketen osteko hondeatzeak direla medio, uren kutsadura eta erreken desbideratzea, higadura eta lur emankorren galerak, kamioien igarotzea, energia parrastatzea, kutsadura akustiko eta atmosferikoa, e.a.

Esan gabe doa, AHTk ingurumenari eraso bortitza eragiteaz gain, obra honek berekin diru publiko gastu izugarria dakarrela. Egin kontu: Tolosaldeako 3’8km luzerako lehenengo zati honen eraikuntza 85 milioi eurotan atera du enkantera Jaurlaritzak, hots, kilometro bakoitzeko kasik 4.000 milioi pezeta zahar. Abiadura Handiko garraioak, ordea, herritar gehienak baztertuta uzten dituela nabarmendu behar da. Euskal Herriko barnealdeko eskualdeek eta Tolosaldeak, kasu, azpiegitura horren itzelezko ingurumen inpaktuak jasateaz gain, AHTk hiriburuetarantz areagotuko dituen lurralde erdiraketaren eta desoreka sozio-ekonomikoen ondorioak ere jasan beharko dituzte epe ertain eta luzean, AHTk gune metropolitano nagusien arteko lotura azkarra baino ez baitu landuko. Eta bukatzeko, Administrazioen prepotentziazko jarrera salatu behar da, herri kaltetuek proiektu honen aurka duten jarrerari entzungor eginez inposatu nahi dutelako, AHTren inguruan Alegian 2007ko apirilaren 1ean egindako herri galdeketaren emaitzek erakusten dutenez.

This entry was posted on Astelehena, urria 26th, 2009 at 7:50 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA