AHTaren lanak “pixka bat” atzeratuko ditu Jaurlaritzak, krisi ekonomikoa dela-eta
Berria.info.EAEko 2010eko aurrekontuetan inbertsioetan iaz baino 260 milioi euro gutxiago jarri ditu. Jaurlaritzak dio gizarte gaietan baino ez duela diru poltsa handituko; Hezkuntzak eta Osasunak %60,8 hartu dute.
Berria.info. Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur jakinarazi du krisi ekonomikoa dela-eta abiadura handiko trenaren (AHT) lanak “pixka bat” atzeratu egingo dituztela, EAEko 2010eko aurrekontuetan inbertsioetan iaz baino 260 milioi euro gutxiago jarri dituztelako. “Proiektu batzuk atzeratu egingo dira krisiagatik, baina ez dugu haietako batere bertan behera utziko”. 225 milioi euro ipini dituzte AHTarentzat.
PSE-EEk atzo akordioa sinatu zuen PPrekin, eta Jaurlaritzak gaur onartu du Gobernu Kontseiluan lege proiektua.
Diru poltsa handitu duen arlo bakarra gizarte mailakoa da, Agirrek azpimarratu duenez. “Gaur egun hauek dira egin beharreko aurrekontuak”, haren arabera.
10.315 milioi euroko kontuak dira. Osasun Sailak %34,2 hartuko du, Hezkuntzak %26,6, Barne Sailak %6,9, Herrilan eta Garraioak %6,8.
2009ko aurrekontu eguneratuak 11.271 milioi eurokoak izan ziren, eta haiek baino %8,5 txikiagoak izango dira 2010ekoak.
Jaurlaritza 1.914 milioi eurotan zorpetuko da datorren urtean.
This entry was posted on Asteartea, urria 27th, 2009 at 5:37 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.