Elgarretaratze jendetsua burutu dute Urruñan AHT berriari ezetz esateko

Herriko elkarteek eta Urruñako alkateak deituta AHTren bide berria eraikitzearen aurkako elgarretaratzea burutu dute Berroeta auzoan.

600 bat jende inguru bildu dira Signatute enpresaren aitzineko biribilgunean AHTberriari ezetz esateko, argitara eman du Kazeta.infok. Heldu zein ume elkartu dira protesta horretan eta ekitaldiari amaiera emateko, joan den asteotan Azkainen egin bezala, herritarrek AHTren kontrako leloa marraztu dute Larrun mendiari begira.

Azaroaren 30ean, bestalde, AHTren trazatu berriaren kilometro bateko perimetroa ezagutzera emango dute egitasmoaren sustatzaileek. Oraingoz eskuragarriak diren datuen arabera, Urruña ingururako bi aukera azaldu dira: batetik, Larrun edo mendialdekoa; eta bestetik, herrigunetik hurbilagokoa. Azken hori inguru urbanizatuago batetik pasako litzateke. Mendialdeko ibilbideak, aldiz, tunel ugari eraiki beharra izango luke.

RFF Estatu frantseseko trenbideen kudeatzaileak daraman kanpainaren kontrako hitzak izan ditu Odile De Coral Urruñako auzapezak «itxurakeria hutsa» dela esanez. Lehenik prentsaurrekoan eta ondoren herritarrei igorri eskutitzean, RFFk ez diela beraiek egindako galderei erantzuten salatu du UMPeko auzapezak.

Trenbide berriak herriari eragingo liokeen kaltea nabarmendu du auzapezak, eta herritik igarotzen den A63 autobidearen zabalerak ekarri dizkien galerak aski direla gaineratu zuen auzapez urruñarrak.

Egoera horretan, herritarrak mobilizatzera deitzea deliberatu duela azaldu eta larunbat honetan, goizeko 10.00etatik goiti, giza-katea deitu dute AHT berriaren perimetroan bete-betean sartzen den Berroeta auzoan.

Familiak bildu dira ekimenean

Bereziki «familiak era, noski, haurrak» elkartu nahi zituztela azaldu du Bidasoa-Urdazuri elkarteak. Eta horrela izan da. Heldu zein haur, horietarik askok antolatzaileek eskatutako bezala  txaleko edo gilet-a horia soinean zeramatelarik, AHTren aurkako ekimen ikusgarri honetan parte hartu dute. Orotarat 600 bat jende.

Biribilean elkartu eta mendiko bidean hilara luzea sortu dute herritarrek. Bere ondoan herriko hautetsiek, baita inguruko herrietatik etorritako jendea ere. Besteak beste Hendaiako alkate ohi sozialista eta egun departamenduko kontseilaria, Kotte Ezenarro, Urrunarat gerturatu da AHT berriaren egitasmoari muzin egiteko.

Azkenik, Azkainen bezala, trenbide berriak mehatxatzen duen Larrun mendi mitikoari begira honako inskripzioa osatu dute bere gorputzekin herritarrek: AHT ez-LGV non. Jendeak bere auzoa eta mendia babesteko duen grina erakusten zuen bitartean, parapente batetik, protestaren irudiak hartu dituzte.

This entry was posted on Larunbata, urria 31st, 2009 at 7:14 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26
    2. Maiatzaren lehena, Arratia-Hego Uribe martxa. “AHT sakratua”
    3. UPNk onartu du Castejon eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa
    4. Zarraluqui admite que el TAV en Nafarroa se limitará a la línea Iruñea-Castejón
    5. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    6. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    7. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    8. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”
    9. Barcina viaja a Madrid para impulsar dos nuevos tramos del TAV en Nafarroa
    10. AHT Gelditu! ha participado en el Foro Social Mundial 2013 (Crónica)

  1. BILAKETA