Legorretan ere ez dira AHTren desjabetzeen aktak sinatu

Atzo Itsasondon gertatu bezala, Legorretan ere ezin izan dituzte abiadura handiko trenaren (AHT) ondorioz egingo dituzten desjabetzeen aktak sinatu, herri mobilizazioa medio.

Sustapen Ministerio espainoleko ordezkariak Legorretara joan dira gaur, abiadura handiko trenaren ondorioz egingo dituzten desjabetzeen aktak sinatzeko asmoz, baina goizeko 9.00ak aldera Udaletxera iritsi direnean, tren azpiegitura horren aurkako elkarretaratzearekin egin dute topo.

Udaletxe kanpoan nahiz barruan AHTren aurkako jende ugari bildu da, eta azkenean ordezkari espainolek akten sinadura ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute.

Ertzaintza Udaletxe aurrean kokatu da, eta elkarretaratzea plazan egin behar izan dute AHTren aurkako ekintzaileek.

Itsasondon ere ezin izan zituzten atzo desjabetzeen aktak sinatu.

This entry was posted on Osteguna, azaroa 12th, 2009 at 3:38 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

3 Comments so far

  1. kaixo lagunak ! ! soilik esan kanpoan gaudenek, nik behintzat, pozez eta unkituak irakurtzen ditugula AHTaren aurkako mobilizazio eta ekimenen albiste guztiak ! ! legorretan beste pausu bat, miresgarria egiten ari zareten lana, eta bereziki elkarlana ! !polita da gizarte mugimenduen indartze prozesua ikustea eta zuek bereziki lan ikaragarria egin duzue eta egiten ari zarete ! ! nire mirespen beroena hau posible egin duten guztiei, nola ez herriari,euskal herri ekintzaileari, beti zutik, eskerrak ama lurraren defentsarengatik, zorionak gure herriak duen indarraren metaketan egiten ari zareten lanagatik, salaketarik gogorrena indar honetaz konturatu nahi ez duten istituzioa guztiei, euskal herriak du hitza eta erabakia, ehunka urtetan zehar, ehunka urteren buruan ere, ez gaituzue belaunikatuko ! !
    eta anaitasun eta besarkadarik beroena kaltetu eta atxilotuei, eutsi gogor ! !
    mil esker eskoziatik jeiki orduko ematen dizkidazuen irrifar eta itxaropenengatik !
    inposaketarik ez !
    jarraitu borrokan eta alai ! !

    -/;-)

  2. Argazki honetan ikus dezakegu herri guztia AHTren kontra.¿Zen bat milla?.

  3. Legorretako herriak bere garaian egindako galdeketan garbi azaldu zuen AHT-aren inguruan duen iritzia; Gehiengo zabala AHT poriektuaren aurka azaldu zen.
    Errespetatu dezatela herriaren hitza!!!!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Gipuzkoan azpegitura-lan handiak gelditzeko presio soziala egitera deitu dute
    2. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    3. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    4. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    5. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    6. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    7. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    8. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    9. Alde bakarreko eztabaida
    10. U-21: Xahuketarik EZ! AHTrik EZ! Manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA