AHTari ezetza ozen entzun da Arrasateko kaleetan

AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, proiektu “txikitzaile” honen aurka izan da manifestazioa Arrasateko kaleetatik. “Makina bat arrazoi gure geroa eraikitzeko” irakur zitekeen manifestazioaren buruan zeramaten pankartan eta bestelako banderak ere eraman dituzte. 200 pertsona inguruk bat egin du manifestazioarekin eta ibilbidea arazo barik egin ahal izan dute, nahiz eta Ertzaintzaren furgonetarik ikusi den ibilbidean zehar.

Seber Altubetik hasita, Maalako Errebalatik aurrera egin dute eta Otalora Lizentziaduna kalea hartu. Aurrera jarraituta, San Andres auzora egin du manifestazioak eta jarraian, Bañez Doktorea kaletik herriko erdi aldera joan dira Herriko Plazan biltzeko. Manifestazioan zehar, “AHT gelditu, herriari galdetu”, “Udalaitz bizirik, AHTrik ez”, “txikizioa gelditu”, “herriak bizirik, AHTrik ez”  edo “txikitzaileak txikitu” moduko oihuak entzun ahal izan dira.

Manifestazioaren amaieran, Herriko Plazan komunikatu bat irakurri dute AHT Gelditu! Elkarlanekoek eta bertan salaketak egin dizkiete proiektu “txikitzaile” hau bultzatzen dutenei. Gogora ekarri dute Udalaitzeko lanen hasiera eta “isilduko ez” direla gaineratu dute. Honekin batera, aurki epaituko duten Aramaioko alkatea ere gogoratu dute. Herriek proiektu honekin ados ez daudela esan dute, eta hauxe kontuan hartzeko eskatu diete AHTaren bultzatzaileei. Indarrak eman gura izan dizkiete bertaratutakoei eta “proiektu txikitzaile hau oraindik gelditu” dezaketela adierazi dute. “Guztin artean indarrak bilduz, determinazioa erakutsiz eta elkarlanean posible dela badakigu”. Proiektu honen hasieran besterik ez daudela esan dute.
Abiadura Handiko Trenaren aurka lan egiten dutenek jasaten duten “jarraipena” salatu dute honekin batera, oihartzun mediatikoa isilarazteko duten interesa nabarmendu dute jarraipen honen barruan.

Eguzkierripa auzoko Cuatro Vientos baserria ekarri dute baita ere gogora eta lanen ondorioz, baserri honetarako bidea “20 metro jauzi” dela salatu dute, oraindik irtenbiderik jarri ez duten bitartean. Abenduak 18 eta 19an Arrasaten egitekoak ziren desjabetzeak ere aipatu dituzte eta esan bertan ez zela “inor agertu” eta Sustapen Ministerioari “beren prozedurak ez errespetatzea” egotzi diote, epeak ez baitzituzten bete. Honen aurrean “lotsa eta amorrua” adierazi dituzte. Bukatzeko, gogorarazi diete herritarrei, martizenero arratsaldeko 19:00etan elkarlanean biltzen direla udaletxearen azpian.

This entry was posted on Sunday, December 27th, 2009 at 6:54 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Iparralde: zigor bozka argia AHTa ukitzen duten herrietan
    2. Sanz nervioso por la falta de respuesta del Estado ante el Convenio del TAV
    3. “La intermodal: las dos fases”,artículo de opinión de la asociación vecinal zazpigarren alaba de Gasteiz.
    4. «Nuestras casas tiemblan todas las noches»;las voladuras por el TAV mantienen insomnes a varias familias de Durango desde hace siete meses
    5. Hasi da kirurgia
    6. Pacto «inquebrantable» para la llegada del TAV a Gasteiz
    7. El 5 de marzo se firmará en Gasteiz el acuerdo para la creación de una sociedad de gestión del proyecto de estación del TAV
    8. Aht Gelditu! denuncia la salvaje represión policial contra la oposición al TAV en VAL SUSA
    9. Aht Gelditu! elkarlanak VAL SUSAN Aht-ren aurka diharduten pertsonen aurka poliziak erabilitako errepresio basatia salatzen du
    10. Las grandes constructoras registraron casi el doble de ganancias en un año de crisis

  1. BILAKETA