Irun eta Hendaia lotuko ditu AHTren aurkako protestak urtarrilaren 23an


AHT Gelditu! Elkarlanak eta proiektu txikitzaile honen kontra dauden Ipar Euskal Herriko zenbait eragilek manifestazioa iragarri dute urtarrilaren 23rako. Mugaz bi aldeetan egitasmo honen aurka dauden hiritarrak biltzeko asmoa du, Irun eta Hendaia artean.



AHT GELDITU! Elkarlanak dei egin nahi ditugu herritarrak, heldu den urtarrilaren 23an Hendaiatik Irunera “AHTrik EZ! Proiektu txikitzaileak gelditu!” lelopean Ipar Euskal Herriko AHTren bide berriaren aurkako elkarteekin batera antolatu dugun mobilizazioan parte hartzera. Manifestazio hori Hendaiako tren geltokitik abiatuko da, arratsaldeko 4etan, eta AHTren aurkako aldarria Irungo hiri-erdialdera eraman ondoren Bidasoako Santiagoko zubian amaituko da. Deialdi honen harira, Iparraldeko eta hegoaldeko AHTren aurkako herri mugimenduek elkarlanari aspaldi ekin ziotela adierazi nahi dugu. Une honetan, baina, AHTren gaian Estatu espainiarrak eta frantsesak inposatze-egitasmo bera dutela sekula baino nabarmenagoa da, eta ondorioz, bistakoa da gure borrokak eta argudioak guztiz elkar lotuta daudela eta osagarriak direla, eta oposizio bezala batean zein bestean egiten ditugun aurrera pausoek denok indartzen gaituztela. Hala, Lapurdiko eta oro har Ipar Euskal Herriko herri mugimenduarekin elkar lanean urrats bat aitzinera egin nahi dugu, eta horretarako, Hendaiatik Irunera egingo dugun manifestaldia indar erakustaldia izatea nahi dugu.

 Mobilizaziorako deialdiarekin honako hau adierazi nahi dugu bestalde:

       

     - Parte hartze soziala, orain! Norabidez aldatzeko garaiz gaude! Ez dugu onartzen agintarien itxikeria eta jarrera makurra. Berandu baino lehen, benetako eztabaida soziala ireki, sustatu eta zabaldu beharra dago. Makina bat herritarrek, askotariko elkarteek, hainbat udalek, eta gehiengo sindikalak berak ere, behin eta berriz eta ozen egin dute AHTaren aurka. Aldarri eta eskakizun zilegiek, ordea, mespretxua jaso dute ordainetan. AHTarekin bezala, gure egunerokoa eta geroa zeharo baldintzatzen duten egitasmo eta azpiegituren gainean erabakitzeko ahalmena galdetzen dugu. Parte hartze sozialaren beharraz mintzo zaigu diskurtso ofiziala; aitzitik, hemen eta orain, funtsezko gaiei buruz ari garenean, murru gaindiezin batekin egiten dugu topo. Bada garaia eraisteko!

       

    - Propaganda ez, baizik eta informazioa fidagarria nahi dugu! Egitasmo honen bultzatzaileei zera galdetu nahi diegu: datuekin azal diezagutela zergatik den hain beharrezkoa AHTa, nola erantzungo dien jendarteak dituen benetako premiei, eta zein diren egitasmoak eragingo dituen inpaktuak (ekonomian, gizartean, ingurumenean, nekazaritzan, paisaian, etab.).

      

   - Eredu sozio-ekonomikoak nora garamatza? Horren porrotak bereziki gogor kolpatzen gaitu garai honetan. Arrazoi gehiagorekin, AHTaren eraikuntzak ekarriko lukeen itzelezko galera ekonomiko eta sozialaren dimentsioaz ohartarazi nahi dugu jendartea. Benetako premia sozialei erantzunik ematen ez zaien bitartean, sekulako dirutza xahutzen ari dira AHTa bezalako azpiegitura erraldoi batean. Krisi testuinguru honetan, justifika al daiteke gure zergetatik finantzatuko den 6.000 milioi eurotik gorako gastua (EAE-rako datua) ekarriko duen azpiegitura bat? Nola egingo diogu aurre tamainako zorpetzeari?

       

   -Ez dezagun trena gelditzeko trena galdu! Sinetsita gaude herritarren indar eta gaitasunean. AHTa ez dugu behar! Garestia da, jendartearen garraio beharrei ez die erantzun egokirik ematen, eta ingurugiroan atzeraezinezko kalteak eragiten ditu (dagoeneko eraikuntza lanak kalte larriak ari dira eragiten, baina garaiz gaude etortzear direnak saihesteko). AHTa eta antzeko egitasmo erraldoiak bultzatzen dituen eredua (energetikoa, soziala eta ekonomikoa) hondamendi ekologiko globalaren eta aldaketa klimatikoaren inguruko gailurren porrotaren erantzule ere bada. Barneratzen ari gara horrela ezin dugula luzaroan jarraitu, eta berehala erabaki eta neurri egokiak hartu ezean, ingurugiro eta gizarte aldetik orekatuagoa den eredu bateruntz egin ezean alegia, jendarte bezala etorkizunik ez dugula izango.

       

   -Lapurdin AHTren inguruko eztabaida publikoak egindako ibilbidea gogora ekarri nahi dugu. Urriaren 17an Baionan ikaragarrizko jendetza bildu zen abiadura handiko ibilbide berriaren aurka (12.000 lagun inguru). Iparralden inoiz egin diren mobilizazio jendetsu eta zabalenetakoa izan zen. Hango udal erakundeek aditu independenteei egitasmoaren beharra ikertzeko eskatu diete birritan; aurkeztutako txostenen ondorioek ez dute zalantzarako tarterik uzten, AHTa ez da bideragarria, eta ez da beharrezkoa. Eta egitasmo berberaz ari gara, finean. Horrek Euskal Y-aren bultzatzaileen argudioak bertan behera uzten ditu (salgaien garraiorako ezinbestekoa dela eta Europarekin abiadura handian lotura egiteko balioko duela).

 

Hori denagatik, AHT GELDITU! Elkarlanak urtarrilaren 23an Hendaiatik Irunera egingo den AHTren aurkako manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten du.

 

Autobusak manifestaziora joateko:

 

-Durango: Mesón, Herriko eta Alpino. Txartelas  3€. Hemen dago busaren ordutegia: 13:30 Zornotza - 13:40 Iurreta - 13:45 Durango / 13:30 Elorrio - 13:40 Atxondo - 13:45 Abadiño.

-Bilbo:  Ekoetxean  94 479 01 19, Pilota kalea, 5, behea, Alde Zaharra.


-Basauri: eman izena Urduñan, Ilargin, Laikusen eta Gaztetxean urtarrilak 21 baino lehen, bestela deitu (tfno 634 430 27). Eraman behar da bokata.Basauritik irteera:urtarrilak 23, 12:00etan, San José ikastetxearen geltokia

-Goierri: Goierrin izen-ematea ohiko lekuetan. Autobusen irteera: Beasaingo geltokian 14:30ean, Ordiziako arboledan 14:45ean.


-Zarautz: Zarauztik ere autobus bat ateratzeko intentzioa dago. Apuntatzeko Putzuzulo Gaztetxean, Eguzkin edota Arrano tabernan duzue aukera.

 

-Bergara: Arrano, Pol-Pol eta ZuhaiztiTaberna.

-Arrasate: Irati eta Jaizale.

-Soraluze:  Arrano eta Gaztetxean.Este autobus saldrá de Arrasate (Estación Garibai), pasa por Bergara (13.15 estación de bus), Soraluze (delante de Gila taberna 13:15), Elgoibar (marquesina de bus 13:30).

 -Sakana: autobusa Altsasutik aterako da 11.30etan, Irurtzunen egongo da 12hetan

-Iruñerria: Herriko, Mesón de la Tortilla eta Akelamendi (Barañain). 10€

AHT GELDITU! ELKARLANA

(Tlfnoa: 657705677)

 

 

 

This entry was posted on Asteartea, abendua 29th, 2009 at 4:37 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    2. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…
    3. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    4. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    5. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    6. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    7. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    8. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    9. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    10. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi

  1. BILAKETA


WordPress database error: [Table './ahtgel5_ahtgelditu/wp_slim_stats' is marked as crashed and last (automatic?) repair failed]
INSERT INTO wp_slim_stats ( `remote_ip`, `language`, `country`, `referer`, `domain`, `searchterms`, `resource`, `platform`, `browser`, `version`, `dt` ) VALUES ( "921552288", "en-us", "", "", "", "", "/blog/albiste-orokorrak/2009/12/29/irun-eta-hendaia-lotuko-ditu-ahtren-aurkako-protestak-urtarrilaren-23an/", "-1", "34", "", "1414019033" )