Txingudi merkataritza-gunea blokeatu dute, AHT eta desarrollismoa salatzeko

Errege Magoz jantzita dauden lau lagunek Irungo Txingudi merkataritza-guneko sarrera blokeatu dute, desarrollismoa eta kontsumismoa salatzeko.Errege Magoz jantzitako lau lagun bidoietan kateatu dira Irungo Txingudi merkataritza-gunera sartzeko errepidean eta trafikoa eten dute arratsaldeko 17.15ean. Bertatik jakinarazi dutenez, desobedientziaren aldeko eta desarrollismoaren aurkako pankartak jarri dituzte eta esku-paper informatiboak banatu dituzte.Ekintza honen bidez kapitalismoarekiko nahiz kontsumo-gizartearekiko eta Abiadura Handiko Trena bezalako proiektu “txikitzaileekiko” arbuioa adierazi nahi izan dute.

“Egungo sistema ekonomiko xahutzaileak sustatzen duen normaltasun kontsumista hori zalantzan jarri nahi dugu, eta garapenzalekeriaren ondorio sozial eta ekologiko suntsitzaileak salatu”, azaldu dute.

Hala, AHT eta Jaizkibelgo superportua, Hondarribiko aireportuaren zabalpena, Zubietako errauskailua, lurraldearen “neurrigabeko urbanizazioa” eta Irungo nekazaritza auzoen hondamen “larria” egitasmo “erasokorren” adibidetzat aipatu dituzte, eta “garapenzalekeriaren ondorio katastrofikoei” aurre egiteko desobedientziaren eta herri mugimenduen autoantolaketaren alde agertu dira.

informazio gehiago:

http://www.sindominio.net/ahtez/?q=es/node/3377

“Jendarte-molde libre bat eraikiko bada, gizarte kapitalistaren hondakinen gainean eta printzipio zeharo antagonistetan oinarrituz baino ezingo da eraiki. Gizarte eraldaketa erradikal bati ekin beharko zaio, barbarie guzti honekin amaituko badugu”, adierazi dute.

Ilara luzeak

Protestak auto ilara luzeak sortu ditu Txingudi merkataritza-gunera doan errepidean, baita N-1ean ere. Ertzaintza bertara joan da eta pankartak kendu ditu, eta pasabide bat ireki du autoentzat. Ekintzaren protagonistak identifikatu egin dituzte. 19.00etan han jarraitzen zuten bidoiei kateatuta, eta auto ilarak ere luzeak ziren, Herrizaingo Sailaren arabera.

Joan zen abenduaren 23an, antzeko ekintza egin zuten Barakaldoko Megapark-en. Orduan, baina, Olentzero izan zen, ez Errege Magoak.

This entry was posted on Tuesday, January 5th, 2010 at 11:13 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.