Hendaia eta Irunen arteko martxan parte hartzeko gomita luzatu dute hainbat eragilek

AHT Gelditu! Elkarlana, Ahtren aurkako asanblada, LAB sindikatua, Berdeak-Los Verdes, Kapitalismoaren aurkako Alderdi Berria,ELB, BLE, Abertzaleen Batasuna, Aralar, Ezker Abertzalea, Segi gazte erakundea, Iratzarri, joan den larunbatean Hendaia eta Irun lotuko duen martxan parte hartzeko deia egin dute gaur. Prentsa-ohar batean, AHT berria eraiki ordez alternatiba hobeagoak badirela eta Italian, Kanadan edo Suedian horiek garatu dituztela nabarmendu du NPAk. Segik, bere aldetik, «herriz-herri borroka antolatuz baizik ez dugu AHTa geldiaraziko» oharrarazi du. ABk eta Aralarrek «euskal herritarren beharretara egokitutako garraio politika» aldarrikatu dute. ELBk lur eremutan eta laborariengan azpiegitutak dituen eraginak nabarmendu eta arratsaldeko 16.00etan Hendaiako tren geltokitik abiatuko den martxan parte hartzeko dei egin du.

Iratzarri gazte erakundea presente izango da datorren larunbatean, urtarrilaren 23an, Hendaiatik Irunera burutuko den manifestazioan. Bertan euskal gazteriak abiadura handiko trena ez duela behar aldarrikatuko dute parte hartzaileek, tren soziala eta garraio publikoaren aldeko apustua eginez. Aralarreko gazte erreferenteak deia luzatu nahi dio euskal gazteriari inongo eztabaidarik izan ez duen proiektu honi aurre egin diezaion. Zentzu honetan, gazte mugimenduak erakunde publikoek herritarren eta gazteon parte- hartzea sustatu dezatela eskatu eta AHTren inguruko propaganda instituzionala salatu nahi ditu.

Martitzenean, urtarrilak 19, Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak prentsaurrekoa eman du Durangoko Tabira auzoan. Bertan, AHTak Durangaldean ekonomikoki daukan eragina aztertzeaz gain, zapatuan, hilaren 23an, Hendaian egingo den manifestaziora joateko deialdia zabaldu da. Zornotza Bizirik elkarteak eta Mañarian harrobien aurka borroka egiten duten herritarrek ere babesa eman diote manifestazioari.

Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak, Sakana bizirik! plataformak eta Makropoligonoaren aurkako Batzarrak bihar Abiadura Handiko Trenaren kontrako manifestazioan parte hartzera deitu dute. Hara joateko autobusa ere antolatu dute. AHT Gelditu! Elkarlanak eta CADE elkarteak deitu dute manifestazioa AHTrik ez! proiektu txikitzaileak gelditu! leloarekin.

Jakinarazi zutenez, CADE elkarteak “Lapurdin eraikita dagoen AHT linea erabili eta berririk ez egiteko eskatu du”. Elkarlaneko kideek adierazi zutenez, Nafarroan AHTri buruzko “benetako eztabaidarik ez da izan” eta “zer nolako garraio mota nahi dugun” hausnartu beharra nabarmendu zuten.Ibarrean ere “proiektu txikitzaileak” daudela azaldu zuten elkarlaneko kideek. Olatzagutiako porlandegiak “balorizazio/inzinerazio egitasmoa udalean aurkeztu” duela jakinarazi du plataformako kideak. Asmo horren kontra herritarrak eta udala kontra azaldu zirela gogora ekarri zuen. Urdiain-Altsasu artean egin asmo dagoen industrialdearen inguruan zehaztu zuten “halakorik ez dela behar” eta “Sakanan industrialde txiki eta banatuagoen alde” azaldu zen batzarreko kidea. Industrialdearen eta desjabetze prezioen kontra alegazioak aurkeztu zirela ere azaldu zuen.

Baiona, Bokale eta Saint-Martin-de-Seignanx (Landak) eremuko NPA alderdiak Alain Rousset, Akitaniako presidenteak, bultzatzen duen AHT berria egin gabe, alternatiba hobeagoak badirela azaldu du. Egungo trenbidea baliatuz, tren pendularrak plantan ezartzearen alde azaldu da alderdi ezkertiarra. «Italian, Kanadan, Suedian… herrialde anitzetan entsegatu da alternatiba hori eta erabiltzaileak kontent agertzen dira».

Euskal Herriko hainbat eragilek sostengua adierazi zioten atzo larunbat honetan Hendaia eta Irun zeharkatuko dituen AHTren kontrako manifestazioari:

Ezker abertzaleko hautetsiek agerraldia egin zuten atzo Bizkaiko Batzar Nagusietan ekimenari atxikimendua adierazteko. Prentsaurreko horretan izan ziren, besteak beste, Begoñe Agirre, Bizkaiko batzarkidea, Borja Sarrionaindia, Bilboko hautetsia, Niko Moreno, Elorrioko alkatea, Dabid Cobos, Atxondoko alkatea, Pello Gascon, Irungo hautetsia, eta Miren Legorburu, Hondarribiko hautetsia.

Salatu zutenez, AHT, Supersur delakoa, Muskizko koke planta, Pasaiako superportua, Zubietako errauste planta zein Boroako eta Castejongo zentral termikoak «inposaturiko» proiektuak dira, eta ezker abertzalea guztien kontra dagoela adierazi zuten. Beraien hitzetan, AHTri lotutakoa da proiektu «larriena», herri honen «etorkizuna mugatzen duelako», eta azpiegitura sustatzen dutenen helburua «diru publikoa eraikuntza eta segurtasun enpresa pribatuen esku jartzea delako».

Aldi berean, AHTren inguruan, herri mugimendua zein ezker abertzalea jasaten ari diten «kriminalizazioa» salatu zuten, eta horren adibide bezala jarri zituzten Aramaioko alkatea auzipetu izana herri galdeketa bat antolatzearren eta Atxondo eta Elorrioko udalak Segi gazte erakundearekin lotu izana.

AHT Gelditu! Elkarlanak larunbateko manifestazioa «indar erakustaldia» izatea nahi duela ere esan zuten Bilbon emandako prentsaurrekoan eta Estatu espainol eta frantsesak egitasmoa «inposatzeko» helburu berbera dutela salatu zuten. Azaldu zutenez, AHTren aurka dauden herri mugimenduen topaketa egingo dute goizean. Bertan batuko dira Euskal Herriko, Estatu espainol eta frantseseko eta Italiako eragileak, eta eguerdian adierazpen bateratu bat egiteko asmoa dute.

Abertzaleen Batasuna eta Aralar alderdien ustez, «oraiko garapen eredu xahutzailean oinarritua den xede honek ingurumenean ezezik ekonomia arloan ere izugarrizko ondorioak eraginen ditu, lekuko instituzio eta herritarren kaltetan». Prentsa-agiri batean azaldu dutenez, «zernahi ibilbide hautaturik ere, euskaldunek erabakitzeko eskubidea berriz ere zangopilatua dugu, besteak beste, hautatu ez dugun egitasmoa gure sakelatik diruztatzera behartuak izanen girelarik».

«Euskal herritarren beharretara egokituko garraio politika aldarrikatu dute ABk eta Aralarrek. «Hala nola, oraiko trenbide sarean hobekuntza lanak eginez, gure herri eta hiri desberdinen arteko trenbide lotura berriak eraikiz, hitz batez, lekuko laborantxa, ekonomia, eta herritarren arteko harreman sozial iraunkorrak errespetatuz».

Bestalde, Segi gazte erakundeak AHTren kontrako manifan parte hartzera deitu du euskal gazteria. Talde honek salatu duenez, «proiektu hau zentzugabea dela erakusten duten adituen txostenak, herrietako komiteen desadostasuna eta mobilizazio ugariak kontutan hartu gabe, RFFak bere proiektu suntsitzailea aitzinera darama». «Bidea ez da Hendaian gelditzen. Herriz-herri borroka antolatuz baizik ez dugu AHTa geldiaraziko» gaineratu du ondoren gazte erakundeak.

La Asamblea contra el TAV llama a participar en la manifestación convocada el próximo sábado 23 de enero de 2010 a las 16h entre Hendaya e Irun por la coordinadora AHT GELDITU! Elkarlana y el Colectivo de Asociaciones de Defensa del Entorno (CADE) de Iparralde con el lema” No al TAV! Parad los proyectos destructores!”. El capitalismo más salvaje se camufla detrás de éstos y otros tantos proyectos. Es preciso pues avanzar hacia un nuevo modelo social sustentado en la escala pequeña y la cercanía, donde las relaciones económicas se sustenten en las necesidades locales, que fomente la vida y la cultura de los pueblos. Y en este camino, apostamos por la creación de movimientos sociales auto-organizados, sin caer en las trampas y falsos debates que nos lanzan desde el poder.

ELB sindikatuak martxan parte hartzeko deia egin du ere. «Baxe Nafarroako 2×2 bidearen kontra ginituen argumentu berdinek balio dute tren bide berri hunendako : azpiegitura proietu haundi hau ez doa bat lekuko garapen iraunkorraren ideiarekin. Garraio bide haundiek ez dute aktibitaterik eta aberastasunik sortzen pasatzen diren lekuetan bainan bai jende eta merkantziak lasterrago kurriarazten dituzte hiri buru batetik besterat. Eta behin betiko kalteak eragiten sozial eta ingurumen mailan» azaldu du sindikatuak.

Proiektuak ekar ditzake kalteak gogora ekatti ditu ELBk. «… Hamarnaka etxalde urra edo suntsi lezazke, ehunka etxebizitza bota lezazke Lapurdin zehar. Proietuak jan lezaken lur eremua ikaragarria da, gainera etxea galduko dutenek berriz ere laborantzari lurra kendu beharko diote etxe berrien eraikitzeko. Hots, jadanik ainitz sufritzen duen hiri bazterreko laborantxak azken hatsa eman lezake».

Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) azaldu duenez, «AHT ak ez du inolako behar sozialari erantzuten eta bere kostua biziki haundi litzateke». Hortik haratago, «AHTren pasatzeak laborantzarako lurrak behin betiko suntsi lezazke, biologikoan diren laborari batzuen baserriak ere desagertaraziz» nabarmendu du elkarteak.

«Frantzian aste guziz 150 etxalde desagertzen direlarik, Euskal Herrian oraindik laborantzaz bizi nahi dutenak eta laborantza biologikorat pasatu nahi dutenak ainitz dira baita kostaldeko zonaldean ere. Kontsumitzaileek beren bizi gunetik hurbil mozkinak atxeman nahi dituzte. Hirieri hurbil, laborarien eta laborantza biologikoan diren etxaldeen mantentzea denen onetarat da beraz» gaineratu du BLE elkarteak

This entry was posted on Asteazkena, urtarrila 20th, 2010 at 1:00 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    2. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    3. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26
    4. Maiatzaren lehena, Arratia-Hego Uribe martxa. “AHT sakratua”
    5. UPNk onartu du Castejon eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa
    6. Zarraluqui admite que el TAV en Nafarroa se limitará a la línea Iruñea-Castejón
    7. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    8. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    9. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    10. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”

  1. BILAKETA