AHTren ondorioz aramaioarrek pairatzen duten egoera jasanezina salatu du Udalak
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanen ondorioz aramaioarrek jasan behar dituzten eragozpenak salatu ditu herri horretako Udalak. Asier Agirre Aramaioko alkateak ohar bat kaleratu du, herri horretako bizilagunek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren ondorioz pairatzen duten egoera “jasanezina” salatzeko.
Azaldu duenez, Aramaio eta Arrasate lotzen dituen A-2620 errepidea moztu egin da obrak direla-medio eta trafiko guztia landa-bideetatik eta auzoetatik debideratu da. Baserri bat ere inkomunikatuta geratu da.
Trafikoa desbideratzeak herritarrengan sortzen dituen eragozpenez gain –ordu erdiko galera–, istripu arriskua handia dela ohartarazi du, “landa-bideak ez baitaude prestatuta honelako trafiko handia jasotzeko”. Izan ere, aramaioar gehienek Arrasaten egiten dute lan eta zerbitzu askotarako ere hara jo behar dute (osasun zentroak, ikastetxeak…). Beraz, Arrasatera eguneroko joan-etorriak asko direla nabarmendu du.
Udalak dioenez, abenduaren 14tik somatu zuten AHTren lanen ondorioz lurra mugitzen ari zela, eta ordutik Udalak “behin eta berriro” konponbidea eskatu du, “baina obren arduradunek –Adif eta UTE AVE Mondragon– ez dute ezer egin”.
“Orain aramaioar guztiek egoera jasanezin hau pairatu behar dugu. Noiz arte?”, galdetu du Udalak.
This entry was posted on Asteartea, otsaila 2nd, 2010 at 1:11 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.