Iparralde: AHTren aurka dauden elkarteek eta LAB sindikatuak zama garraioaren sostenguz antolatutako mobilizazio egunera deitu dute
Cade kolektiboaren deialdiari jarrakiz, AHT berriaren kontra diren elkarteek eta LAB sindikatuak deialdi bateratua egin dute zama garraioaren sostengatzeko mobilizazio egunera begira. Otsailak 6an “fret” zerbitzuaren aldeko mobilizazio eguna deitua da Baionan. Cadek, CGT sindikatuak eta eta Bizi! kolektiboak mobilizazio horren aurkezpenean gogora ekarri zutenez, bagoi bakartiaren sistema bertan behera uzteak ondorio larriak izanen ditu zama garraioaren gainean. Hala nola euskal kostaldean 161 postuetarik 65 desagertzeko arriskuan dira. Hemen elkarteek eta LABek zabaldutako agiria (frantsesez ).
Cade kolektiboak eta LAB sindikatuak nabarmentzen dutenez, AHT berria egitearen beharra aldarrikatzen dutenek kamioiak errepidetatik ateratzeko argudoa baliatzen dute. Alta, Bruselak eta Parisek bultzaturiko “tren garraioaren liberalizazioak” kontrako norabidean doala azpimarratu dute.
Zama garraioaren liberalizazioak izandako ondorio latzak nabarmentzen dituzte bi gizarte eragileek. Azaldu dutenez, “mozkinak ematen dituzten trafikoak sektore pribatuaren eskutan gelditu dira ( Veolia, ECR…) ” eta, konkurrenziaren legeek agindurik, hainbat ibilbide bertan behera gelditu dira. Hala nola, “badira zonbait urte Baiona-Garazirat egurra zeramatzaten bagoiak desagertu dira”.
Bagoi bakartiak kentzerakoan “enpresa txiki eta ertainek baliatzen zuten zerbitzua” desagertzen dela salatu dute Cadek eta LABek. Sistema horren bukaerak lanpostu murrizketa ekarriko du. Hala, kostaldean -Hendaia eta Baionan partikularzki- 65 postu desagertzeko bidean dira. Politika horrek, frantses estatu mailan, “1,2 milioi kamioi gehiago bideetarat eramaten dituela” estimatzen da.
Mobilizazio egunaren egitaraua
Zama garraioaren defentsan, mobilizazo eguna deitua da, larunbat honetan, Baionan. Hauxe da egitaraua:
- 14.00etan, filma bat emanen dute Atalante zineman.
- 16.30etan, Baionako geltoiaren aintzinean jende biltzea eginen dute.
- 18.00etan Eskualde Bozetan aurkeztuko diren zerrendaburuak gomitatu dituzte eztabaida batean parte hartzeko. Ondotik, besta iraganen da “Rail Bayonnais” delakoan.
This entry was posted on Osteguna, otsaila 4th, 2010 at 3:13 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.