Lur-jausia Arrasate-Aramaio artean: hiru egun geroago, errepideak mugitzen jarraitzen du
Teknikoak gertutik jarraitzen dabiltza inguru horren egoera, baina errepidea mugitzen ari da eta horretan jarraitzen duen bitartean, ez dago ez behin-betiko balantze bat egiterik ezta neurririk hartzerik ere. Suña, Untzilla, Zabola eta Azkoagatik ari dira desbideratzen zirkulazioa, seinaleztapena ez dago oso garbi eta nahasmena sortu da ingurua ezagutzen ez duten auto-gidarien artean.

Arrasate eta Aramaio bitarteko errepidea itxita dago Untzillako bidegurutzearen parean eta horrela jarraituko du gutxienez beste aste batez. Aramaioko alkatea Arabako Diputazioko errepideetako arduradunekin eta Abiadura Handiko Trenaren lanen arduradunekin bildu da gaur goizean. Bilera horretan erabaki dute Arrasate eta Aramaio bitarteko errepidea aste batez itxita mantentzea. “Cuatrovientos baserriko bizilagunei irtenbide bat aurkitzea da gure lehentasuna eta horixe bera azaldu dugu gaur goizean egindako bileran. Abiadura Handiko Trenaren lanetako arduradunek lehenbailehen behin-behineko errepide bat egiteko konpromisoa hartu dute”, azaldu du Asier Agirre alkateak.
Arrasate eta Aramaio bitarteko errepidea itxita egonda, zirkulazioa Untzillatik eta Zabolatik bideratuko da. “Untzillako bidea izango da gure alternatiba orain, baina errepide horretan hainbat hobekuntza egin beharko dira zirkulazio handia jaso beharko du-eta”, dio Agirrek. Horixe izan da, hain justu, trenaren lanen arduradunek hartu duten beste konpromisoa.
Kontuak kontu, Cuatrovientos baserriko bizilagunek inkomunikatuta jarraitzen dute eta espero dute behin-behineko errepide hori ahalik eta azkarren egitea. Dena dela, behin-behineko bide hori lurrezkoa izango da eta Abiadura Handiko Trenaren lanak egiten ari den enpresak auto bat utziko die.
This entry was posted on Igandea, otsaila 7th, 2010 at 3:30 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.