Hirigintza Sailak dio ezin dela Udalatx barrutik esplotatu
Arrasateko Hirigintza Sailaren txosten batek ondorioztatzen duenez, “planteatu den aktibikateak ez dauka koberturarik egungo udal-planeamenduan”. Abiadura hartu du Udalatx barrutik harria ateratzeko proiektuak. Oraingo fasea da helegiteak aurkezteko fasea. Arrasateko Udaleko Hirigintza Sailak asmo hori aztertu du, eta hango eta hemengo dokumentu juridikoetan oinarrituz, txosten bat osatu du.
Informe horrek ondorioztatzen du egungo Arrasateko Hirigintza Plan Orokorrak ez duela horrelako aktibitaterik onartzen Udalatx barruan.
Era berean, azpimarratu du Arrasateko Hirigintza Sailari berari dagokiola proiektu hori onartu ala ez. Horixe adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenaren Babeserako Lege Orokorrean (3/1998 legea, otsailaren 27koa) oinarrituz.
Beraz, Hirigintzak ondorioztatu duenaren arabera, “Cantera de Campanzar S.A.-k planteatutako aktibitateak ez dauka koberturarik egungo udal-planeamenduan”.
Arrasaten kokatutako beste harrobiek (Kanpazarko kanpo-harrobia adibidez) eduki badaukate kobertura hori, erregulatuta baitaude dokumentu ezberdinetan: Arrasateko Hirigintza Egitamu Orokorrean, Aktibitate Lizentzietan,…
Arrasateko Gobernuak gai hau aztertzen dihardu, ostiral honetan bukatzen baita proiektuari helegiteak aurkezteko epea. Baliteke Udalak Gasteizko Gobernuari helegitea aurkeztea, besteak beste, Hirigintza Sailak egindako informe horretan sostengatuta.
This entry was posted on Asteartea, otsaila 16th, 2010 at 3:21 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.