Aht Gelditu! elkarlanak VAL SUSAN Aht-ren aurka diharduten pertsonen aurka poliziak erabilitako errepresio basatia salatzen du
AHT Gelditu! Elkarlanak bere elkartasun osoa helarazi nahi die Val Susan AHTren aurka diharduten herritarrei eta gogor salatzen du Berlusconiren Gobernuak AHTren aurkako herritarrei zuzenduriko polizia-errepresio basatia. Azken asteotan, Val Susan urtarrilaren 23an AHTren aurka eginiko manifestazioan 40.000 pertsona bildu baziren ere, Italiako Gobernuak berriz ekin die indarraren bidez Lyon-Turin arteko AHTren proiektuaren zundaketa geoteknikoak.
Istiluen kontrako poliziak eta carabinieriek bailara alpetarra indarrez hartu dute zundaketa-makinak babestu eta 2005etik, herritarren mobilizazio zabal eta gogorren ondorioz, geldi zegoen kanpaina geoteknikorako lanei ekiteko. Otsailaren 17tik 18rako gauean, bailara osoa berriz ere mobilizatu da zundaketetarako aurreikusi dituzten lekuetara makinak iristea ekidin eta lanen hasiera galarazteko errepideak, autopista eta trenbidea blokeatuz. Hala ere, indar errepresiboek gogor egin dute manifestarien aurka eta lekuz kanpoko indarkeria erabili dute. Horren ondorioz, haur bat bortizki zauritu zuten konortea galdu arte jo baitzioten burezurreko traumatismoa eragin eta hanka bat hautsiz; ospitaleetan artatutako zaurituak ugari izan ziren, gas negar-eragileak erabili zituzten, irrati-kazetaria eta adineko emakume bat bortizki kolpatu zituzten…
AHT GELDITU! ELKARLANA
This entry was posted on Asteartea, martxoa 2nd, 2010 at 2:12 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.