Hasi da kirurgia

Gasteiz hegoaldetik bitan banatzen duen trenbidea lurperatzeko eta bertatik AHTa sartzeko lehen pausoa eman dute erakundeek; lanak egiteko aurrekontuaren banaketaren akordioa izenpetu dute.Gasteizko itxura aldatuko duen kirurgiaren ordainketaren banaketa erabakita dago. Hiria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen trenbidea, askok orbaintzat hartzen duten azpiegitura, lurperatzeko akordioa sinatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Espainiako Gobernuak.

Azken bi mendeetako hiri aldaketarik handiena izango da; Justo Antonio Olagibel arkitektoak Alde Zaharra eta Zabalgunea Arkupeen bidez lotu zituenetik, Gasteizek ikusiko duen garrantzitsuena izango da, adituen iritziz. Pauso erabakigarria eman du, eta, horri esker, libre geldituko da 300.000 metro koadro eta 3,5 kilometro luze izango dituen korridorea, behin trenbidea lurperatuta.

Egitasmoari aurre egiteko, pentsatzen dute 511 milioi beharko direla; trenbidea lurperatu eta horri lotuta dagoen hirigintza egitasmoa garatu beharko dira. Horren ordainketa portzentajeen arabera banatu dute, aurrekontua aldatuz gero arazorik gerta ez dadin. Bide batez, akordioaren sinadurarekin batera, lan horri ekingo dion elkarte publikoa apirilerako sortuko dela aurreratu zuen atzo Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak. Hortik aurrera, egitasmoaren lehen pausoak emango dituzte.

Patxi Lazkoz Gasteizko alkateak hartu zuen lehen hitza atzo, eta erabakiak hiriarentzat ekarriko duena nabarmendu zuen. «Trenbidearekin lotutako guztia etxe, zerbitzu eta berdegune bihurtuko da». Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak goratu zuen egitasmo honetarako egin den lanaren ikuspuntua, «globalean pentsatu, eta etxe mailan lan egitea», alegia. Bide batez, garai bateko agintarien hutsak ez errepikatzearen alde agertu zen, duela mende eta erdi Gasteizek komunikazioen lotune izateko aukera galdu zuela gogoratuz. Iñaki Arriola Herri Lan sailburuak ere «historikotzat» jo zuen atzoko eguna, eta abiadura handiko trena Gasteizen sartzearen onurak txalotu zituen.

Eztabaidatu gabeko aukerak

Hiriko orbaina kentzeko kirurgiarekin batera, AHT Abiadura Handiko Trena Gasteizen sartu nahi dute atzo akordioa sinatu zuten erakunde guztiek. AHT Gelditu! Elkarlanak hori gogorarazi zuen atzo Artium museoaren kanpoaldean, agintariak akordioa izenpetzen ari ziren bitartean. Gogor kritikatu zuten 511 milioi euro egitasmo horretara bideratzea. «2010eko martxoaren 5a gizartearen babesik gabe 515 milioi euro lurperatuko dituzten eguna da, hain zuzen ere». Trena lurperatzeak eragingo dituen kalteen inguruan «eztabaida faltsua» egin dela kritikatu du elkarlanak, eta gasteiztarren artean hiri eredua zehazteko eztabaida sustatu behar dela gaineratu.

Hain zuzen ere, atzoko akordioa sinatu zuten erakundeek egitasmo bat defendatu arren bestelako egitasmoak ere badaude trenbidea lurperatzeko. Burdinbidea gaur egun jarraitzen duen ibilbidean bertan lurperatuz gero egungo egitasmoaren arazo batzuk gaindituko lituzke, esaterako, Gasteizko Ezker Abertzaleak landutako txosten baten arabera. Lehenik eta behin egitasmoaren aurrekontua merkatuko luke, lurperatutako zatia laburragoa izateaz gain lanak epeka egitea posible egingo lukeelako. Horrez gain, Gasteiz inguruan dauden nekazaritza eremuetan ez lukeela horren kalte handia egingo diote. Geltokia egungoaren tokian egongo litzateke, Dato kalearen mutur batean, eta Arriaga parkean ez luke inolako kalterik eragingo.

Ezin da ahaztu Gasteizko geltoki intermodala, autobus eta tren geltokiak lotzeko proiektua, Arriaga parkean egin nahi duela atzo sortutako elkarte publikoak. Ordea, egitasmo horrek parkeari 19.000 metro koadro kenduko dizkio, eta 500 zuhaitz inguru. Gasteizko Ezker Abertzalea, LAB eta beste eragile batzuk autobus geltokia Arriaga parkean egitearen aurka agertu dira.

Eztabaidak eztabaida 2017. urterako irudimenerako erronka izango den 300.000 metro koadro eta hiru kilometro luzeko korridore bat izango ditu Gasteizek. Olagibelen moduko kirurgilariak ote dauden da galdera.

Hirigintza plana

Lurperatuko den zatia. 6,8km eta 7 km artean.

Nondik nora. Baskoniaren pabiloitik Oto hiribidera, Mercedes lantegira.

Geltokiaren kokapena. Arriaga parkea.

Aurrekontua. 511 milioi euro.

Banaketa. Espainiako Sustapen Ministerioak, %50; Eusko Jaurlaritzak, %25; Arabako Aldundiaren eta udalaren artean %25 (Aldundiak 50 milioi jarriko ditu gehienez).

Noizko. 2017. urterako.

This entry was posted on Igandea, martxoa 7th, 2010 at 12:11 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA