Iparralde: zigor bozka argia AHTa ukitzen duten herrietan

AHTri buruzko erreferendumak egin dituzte Ipar Euskal Herriko 8 herritan. Cade kolektiboko Victor Pachon-ek adierazi du “emaitza izugarriak” izan direla AHT proiektuak ukitzen dituen herrietan. Izan ere, zigor bozka argia izan da UMP, PS eta FN alderdien kontra. Hiru alderdi horiek argiki AHT-ren alde egin dute kanpaina osoan zehar.

Milafranga herriko emaitzak dira argigarrienak : UMP alderdiak hautesleen %27 egin zuen 2004ean, eta %13 lortu du aurten ; sozialistak pasa dira %30etik %16,5era eta Fronte Nazionalak bozen %6,6 jaso du aurten, 2004an %11 lortu zituenean. Beste daut interesgarria Azkaineko parte hartzea da, hautesleen %56ak bozkatu baitu AHT proiketu ukitzen duen herri horretan.

Herri horretan ere izan da bigarren kontsulta, AHTaren ingurukoa. Horrela, Azkainen, %94k ezezkoa bozka du. Ondoko herrian, Urruñan, %90,8koa izan da bozka hori, Biriatun %96,3koa, Ahetzen %91,76koa, Arbonan %86koa, Arrangoitzen %91,3koa eta Senperen %92,19koa. Basusarrin ere gehiengo zabala lortu dute AHT berriaren kontrako elkarteek. Hartara, boto-emaleen %88,02k ezetz bozkatu du eta %11,98ak baietz. Basusarrin 1 885 herritar azaltzen ziren erroldan. Horietarik 755k parte hartu du herri kontsultan.

(À lire aussi: Après Nérac, les anti-LGV attendent le référendum d’aujourd’hui )

This entry was posted on Astelehena, martxoa 15th, 2010 at 11:14 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    2. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    3. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    4. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    5. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    6. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    7. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
    8. Gastu militarra eta AHTren inuzentekeriak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu
    9. AHTren hiriburuetarako sarbideak eta Bergarako lotunea aldi berean egitea nahi du Jaurlaritzak
    10. AHT: Gobernuen arteko beste sintonia baten zain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA