Apirilak 25 mendi martxa nazionala, Arrasate-Aramaio.Lurra, herrien etorkizuna,Aht Gelditu!

Gaur goizean prentsaurrekoa eskaini dute Kulturaten, 11:00etatik aurrera. Domekarako deialdia luzatzeaz gain, AHT gelditu! Elkarlanaren aldizkariaren 2. alea aurkeztu eta Estrasburgoko ekimenaren inguruan jardun dute.Gaur, apirilak 20, AHT Gelditu Elkarlaneko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Arrasaten.  Hitzordua Kulturateko areto nagusian izan da goizeko 11:00etan, eta bertan domekako mendi martxarako deialdia luzatzeaz gain, “Nik ere geldituko dut“ aldizkariaren 2. alea aurkeztu eta Estrasburgoko ekimenaren inguruan jardun dute.

Mendi martxaren inguruan Maier Usobiagak hitz egin du, Abiadura Handiko Trenarekin Hego Euskal Herri osoa 400 km.-tan zehar  urratzeko asmoa dutela azpimarratuz.  Bere esanetan “horrek eragin sozio-ekonomiko itzelak ekartzeaz gain, gure ingurumenean eragin itzulezinak izango ditu“.  Horren adibide gisa Arrasate eta Aramaioko udalerriak jarri dituzte:  “Eraikuntza lanek ingurugiro kalitate zalantza ezina duten hainbat ingurune eta landa gunetan eragin bortitza izaten ari dira“ azpimarratu dute.

Apirilaren 25eko mendi martxak “Lurra herrien etorkizuna:  AHT gelditu!“ leloa izango du, eta bertan ospatuko den kalejiran eta mendi martxan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.  Goizeko 9:30etan Markuleteko industrialdetik irtengo dira, hortik Suñara joan, eta bertan Aramaioko alkateak, EHNE sindikatuko kide batek eta Gesalibar auzoko lurjabe kaltetu batek hitza hartuko dute.  Ondoren, Untzilla errekaren bailaratik behera lur eta harkaitzez osaturiko hamarnaka metro kubikodun lur jauziaren tokira hurbildu, eta azkenik Garagartzatik barrena Arrasatera bueltatuko dira.

hemen dago bideoa :

http://www.youtube.com/watch?v=s40MWp4BX-Q

Eguerdi partean festa izango da nagusi parte hartzaileen artean, 13:00etan Uribe Auzoko parkingetik abiatuta kalejira egingo baitute Biteri plazaraino.  Bertan festa giroan bazkaldu, eta arratsaldeko jolas eta ikuskizunekin amaitu dute eguna.  Antolatzaileen esanetan mendi martxak 3 ordu inguruko iraupena izango du, “eta bertan Aramaio eta Arrasate aldeko parajeetan AHTak eragindako kalteen berri izango dugu“.

Autobus de Bilbao a la mendi martxa de Arrasate

Se pondrá autobus a Arrasate desde Bilbo, parando en Basauri y Galdakao.
Para apuntarse llamar a Ekoetxea 944790119

Bilbao: 8′00 en San Nicolas.
Basauri: 8′15 en Sozial Antzokia.
Galdakao –> Arrasate

Baita Zornotza-Durangotik:
Zornotza: 8′30 Forjas
Durango:  8′45 Madalena (txartela hartzeko Herriko edo Mesoien)

También de Irun-Oarso-Donostia:

Apirilaren 25ean, igandearekin, AHT GELDITU! Elkarlanak deituta AHTren obrek Aramaio eta Arrasateko ingurune kaltetura egingo den mendi martxara joateko AUTOBUSA aterako da Irun, Oarsoaldea eta Donostiatik.
Autobusaren ordutegia:
IRUN: goizeko 8etan “bisera”n
ORERETA: 8′20etan Iztieta plazako autobus geltokitik
DONOSTIA: 8′30etan Pio XII plazako autobus geltokian

Autobusean apuntatzeko zerrendak jarriko dira ohizko lekuetan.
AHTrik EZ! LURRA HERRIEN ETORKIZUNA!!

Aldizkariaren 2. alearen aurkezpena

Esan bezala, gaurko hitzordua AHT gelditu elkarlanak egiten duen bigarren alea aurkezteko aprobetxatu dute.  Kazeta honen helburua AHTren ingurugiro eraginen inguruan informatzea dela esan du Hilario Manzanedok, “gobernuek daramaten politika desinformatzaile eta manipulatzailearen aurrean“.

Bigarren ale honetan AHTren proiektuak ingurumenean dituen “eragin bortitzetan“ jarri nahi izan dutela arreta esan du Manzanedok.  Bere esanetan “lanen eraginak jarraitu ditugunok argi ikusi dugu ondorio bortitzak eta itzulezinak direla:  Erreka eta iturrietako zanpatze eta kutsadurak, bertako baso eta landareriaren suntsipenak, lur mugimendu itzelak eta sekulako hondakindegiak.  Ondorioak Ingurumen Eraginen Azterketak jasotzen dituenak baino “larriagoak eta zabalagoak“ direla salatu dute, “honek aurreko prozesuaren ezgaitasuna eta izaera kosmetiko agerian uzten duelarik”.

egunkari orria 2. alea http://euskalherria.indymedia.org/eu/2010/04/68302.shtml

Estrasburgoko ekimena

Europako Parlamentuan, Estrasburgon, Hendaiako ituna aurkezteko ekimena maiatzaren 18-19ra atzeratu dela jakinarazi dute.  Europako herrialde ezberdinetako herri mugimenduek gaur aurkeztu behar zuten dokumentua, baina Frantziako gobernuak aireko garraioak eten ondoren, eta herrialde horretako trenbideetako langileek egindako grebaren eraginez data hori aldatzea erabaki dute.

Azaldutakoaren arabera “aurkezpen honetan interesa agertu duten euro-parlamentariek zein Italiako, Frantziako eta Euskal Herriko AHTren aurkako herri mugimenduen ordezkaritzak Estrasburgora joateko zailtasunak kontuan hartu dira erabaki hori hartzeko“.

This entry was posted on Asteartea, apirila 20th, 2010 at 5:58 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    2. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    3. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    4. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    5. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    6. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    7. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    8. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades
    9. AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez
    10. Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea

  1. BILAKETA