Legorretako lurjabea Donostian epaitua, AHTri aurre egitearren

Duela bi urte bere baserri inguruko lurretan zundaketa lanak egiten ari ziren Euroconsult Norte-ko langileekin izandako gertakariengatik, lau urteko kartzela zigorra eta 300.000 eurotik gorako isuna ezarri nahi zioten Aitor Esnaola legorretarrari. Atzo zigor eskaera hori atzera bota zuen akusazioak, eta orain kalteak baloratu eta isuna zehaztu beharko dute.

Abiadura handiko trenaren planak hasi zirenetik etxe inguruan izan du proiektu erraldoi horren mamua Aitor Esnaola legorretarrak. Ordutik hamaika protesta, salaketa eta ekimenetan parte hartu du Esnaolak, eta bien bitartean bere baserri inguruko lurretan, «lurrak legez desjabetu gabe», basoak suntsitu eta obrak egiten nola hasi diren ikusi du.

Hori gutxi balitz bezala, duela bi urte izandako gertakari batzuengatik lau urteko espetxe zigor eskariari eta 300.000 eurotik gorako isunari egin behar izan dio aurre.

2008ko maiatzaren amaieran, Itsasondon AHTren lanetarako zundaketak egiten hasi zirenean izan zuen Esnaolak liskarra Euroconsult Norte enpresako langileekin. Hain justu ere, baserri batzuetarako bide inguruan ari ziren langileak laginak hartzen. Lur eremu hura hiru jaberena zen, eta Esnaola haietako bati baimenik ez ziotela eskatu ohartaraztera inguratu zen. Zundaketa geoteknikoa egiteko lurrean zuloa egina zuten eta hura tapatzeko estalkia jarria; zuloa apurtu eta laginak galdu zituzten. Langileek Ertzaintzari deitu eta haiek Esnaola identifikatu zuten. Legorretarrak gerora jakin zuenez, eta bere harridurarako, zundaketa lanetarako tresnak berak apurtu zituela eta hori berak onartu zuela jaso zuten ertzainek txostenean.

Bi urteren buruan, atzo iritsi zitzaion Esnaolari epaitegira joateko eguna. Zehazki, Euroconsult Norte enpresak dagoeneko ordainduak dituen 6.400 euro eskatzen zizkion kalteengatik eta «Estatuarekiko erantzukizunagatik» 290.000 euro. Horrez gain, bi urteko kartzela zigorra ere eskatu zuen enpresak, «indarkeriagatik» eta beste bi urte «mehatxuengatik». Fiskalak, bestalde, 7.800 euroko isun eskaria egin zuen.

Atzoko saioan baina, bi aldeen abokatuek eta fiskalaren artean akordioa egin zuten. Beraz, enpresak akusazio partikular gisa egindako eskaria bertan behera utzi zuen, eta fiskalak 5.800 eurora gutxitu zuen bere eskaria. Oraindik, kalte materialengatik Esnaolak ordaindurikoa «egokia» den ala ez erabaki beharko dute.

«Mezu argia eman nahi dute»

Aitor Esnaolak, baina, argi du gertaturikoaren zergatia. «Nik aurka egin diet hasieratik, aurpegia eman dut eta neurrigabeko zigor eskari horiekin `eredua’ eman nahi izan dute», azaldu zion Esnaolak GARAri. Bere hitzetan, «han gertatuaz gain erabateko muntaia» eta «gauzak bere lekutik atera dituzte».

Hala, nahiz eta eskariak atzera bota, AHTri «nolabait aurka egitekotan direnei mezua bidali nahi diete». Legorretarrak dio berak hasieratik ulertu zuela mezu hori, baina, «aurka egitea erabaki nuen, publikoki, eta banekien zer erabakitzen ari nintzen», zioen.

This entry was posted on Ostirala, apirila 23rd, 2010 at 8:19 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA