ELA: AHT ez da beharrezkoa eta kaltegarria da

En nafarroan. com colgaron hace unas semanas un comunicado del Sindicato ELA en el que reafirman su postura contraria al Tren de Alta Velocidad y su apuesta por un Tren Social para Nafarroa. En un extenso comunicado en euskera y castellano, ELA nos informa de los costes del TAV en Nafarroa, y de las razones económicas y medioambientales para oponerse a su contrucción. Así mismo, hace una pequeña descripción del Convenio para la contrucción del tramo Castejón-Iruñea, de interesante lectura porque en pocos parrafos resume fielmente lo acontecido en los últimos días, los impactos que causaría el TAV en nuestro territorio.

Espainiar estatuak 2005eko uztailaren 15ean onartu zuen Azpiegitura eta Garraioen Plan Estrategikoak (PEIT), Nafarroako Abiadura Handiko Korridorea zuen helburuetako bat. Nafarroako gobernuak eta Gobernu espainolak trenbidea 2010erako eraikitzeko asmoa adierazi zuten, korridore hau Kantaurialdea eta Mediterraneoa lotzeko ezinbestekotzat joz.

Gobernuak aurrera doaz AHT eraikitzeko duten asmoan. Badirudi Zaragozako AHTrekin lotura izango duela eta baita Euskal Y-arekin ere. Eraiki nahi den trenbideak 213,9 km izango ditu eta 1.842,5 milioi euroko kostea izango du Nafarroako gobernuaren arabera. Obrak 4 zati ditu: Zaragozako lotura – Castejon; Castejon – Iruña (sinatu berri den hitzarmena); Iruñako geltokia; eta Zuazti – Euskal Y lotura. Gobernuak berak ere, nahiz eta proiektua  erabakitzat eman, ez du behin betiko trazaturik eta oraindik ez dakigu EAEko abiadura handiko trenarekin nola lotuko den, ezta Tuteran geltokia izango duen ere.

AHT ez da beharrezkoa eta kaltegarria da

Administrazioak ez ditu herritarrak informatzen eta jendeak ez daki AHT zer den. Nafarroako eta Espainiako gobernuek arrazoi ugari ematen dituzte obra hau justifikatzeko, EAEn erabili diren arrazoi berdinak. Beraien ustez, tren hau merkantzia eta bidaiarien ibilbide luzeetarako erabiliko da, tokiko eta eskualdeko ibilaldiak errepideei utziz eta trafikoa gutxituz. Trenbide honek Europako hiriekin eta ekialdearekin, eta baita europar garraiobide konpetitiboekin ere lotuko omen du Nafarroa. Gainera espainiar Estatuko lurraldearekin komunikatuko duela eta Nafarroa ere egituratuko duela esaten dute. AHT eredu jasangarri bat dela esaten ere ausartu dira.

Argudio hauek ez dira berriak tamaina honetako azpiegiturak justifikatzerako orduan, baina gezurra izaten jarraitzen dute:

– Beste garraiobideen aurrean alternatiba bezala saldu nahi duten arren, ibilbide hau egiten dutenen artean gutxi batzuek erabiliko duten azpiegitura izango da, eta garestia gainera.

– Trenbide sare honek ez du merkantzien garraiorako balio; espainiar Estatuan ez dago merkantziak garraiatzen dituen AHTrik, beraz errepidez garraiatzen jarraituko dute. Europako beste herriekin izango duen lotura ere oraindik ikusteko dago.

– Iruñeko geltokia da ziurra den bakarra. Errepideetan egiten diren desplazamendu ohikoenak herrialde barruko bidaiak direla kontuan izanik, ez du errepideko trafikorik gutxituko.

– Tuteran beste geltoki bat ipintzeko aukera ere aipatu da. Baina hau ere ez da bideragarria. Dagoeneko badago Iruñea -Tutera ibilbidea (100km) egiten duen tren azkarra (Alvia), egunean 7 tren daude zentzu bakoitzean eta ordubete soilik irauten du. Iruñea eta Madril arteko trenak egunean 3 dira zentzu bakoitzean eta 3 ordu irauten dute. Tren hauek garestiak dira, Tuterara 18€ eta Madrilera 56€. AHT azkarrago joango da, baina ibilbidea denbora egokian egiten duen zerbitzua ordezkatuko du. Gainera AHT garestiagoa izango da. Zer behar dago zerbitzu bera emango duen azpiegitura berri bat egiteko? Ibilbide hauek egiteko jende gehiago ibiltzen da autobusez trenez baino, merkeago izaten baita.

– Trenbide hau eraiki ondoren kilometro bakoitzaren urteko mantenu kostea 100.000 eurokoa izango da. Hiritarren benetako intereserako inbertsioak gutxituko dira, gastu soziala gutxitzeko arriskua areagotuz. Urtean mantenuan utziko den diru publiko hau (21,4 milioi €) beste behar batzuetara zuzendu behar da: hezkuntza, osasuna, etxebizitza,… Kantitate honekin alderatuz, lan osasunera urtean 4,9 milioi besterik ez dira zuzentzen, eta euskarara 3,2 milioi. Eta Europako azkena da hezkuntzara bideraturiko gastu publikoan.

– Hau nahikoa ez balitz, landa zonaldeetako eta hiri inguruko lanpostuak galduko dira, eta AHTk ez ditu galduko diren beste lanpostu sortuko, ezta gutxiago ere. Nafarroan jadanik badiren lurralde desorekak areagotuko ditu konpondu beharrean.

– Nahiz eta oraindik Ingurumen Eraginaren Azterketarik ez izan, dagoeneko erabakia hartuta dago eta obrak 2011ean hasiko direla jakinarazi dute. Azpiegitura honek izugarrizko obrak eskatzen ditu eta ingurumen kaltea izugarria izateaz gain itzulezina izango da.

– AHTren iraunkortasuna saldu nahi dute, baina argi dago ez dela jasangarria ez ekonomikoki, ez sozialki ez eta ingurumen ikuspegitik.

– Nafarroako AHTaren kontrako iritziak isilarazten saiatzen diren arren, hainbat eragile politiko, sozial eta sindikal agertu gara proiektuaren aurka, baina herriaren iritzia ez da kontuan hartzen.

Castejon-Iruñea ibilbidearen hitzarmena

Nafarroako eta Espainiako gobernuek sinatu berri duten konbenioak AHTaren lehen fasea zehazten du, Iruñea eta Castejon arteko ibilbidea. Ez da aipatzen ez beste faserik ez geltokirik beraz ez dakigu etorkizunean zer eraikiko duten. Hitzarmen honetan Nafarroako administrazioak eraikuntza kosteen %57 (387,65 milioi euro)  aurreratuko du eta diru honen interesak beregan hartuko ditu. Diru guzti hau aurreratzeko, beste partida batzuetatik kendu beharko du, eta dagoeneko hasi da. 2010eko aurrekontuetan 107 milioi euro murriztu ditu. 2011an ordaindu behar dituen 43,25 milioi euroak nondik kenduko dituzten ez dute azaldu. Proiektua aurrekontuak dioena baino gehiago kostatzen bada, Nafarroako gobernuak ordaindu beharko du koste gehigarri hori.

Proiektu hau ez da herriaren beharretatik sortu; Nafarroako errealitatea kontuan izan gabe, Madrilgo gobernuak hartutako erabakia izan da. Obren diseinua beraien esku egongo da eta beraiek izango dute azken hitza. Bi gobernuek izenpetu duten akordio honek, nafarrek duten erabakitzeko eskubidea ukatzen du, espainiar Estatuaren esku geratuko baitira eskumen eta erabaki asko.

ALTERNATIBA

AHTren alternatiba tren soziala da, hiritarren benetako beharrei erantzungo dien trenbide sare jasangarria; garraio sistema orokorrean integratuko den trena, lurralde eredu iraunkor bat ahalbideratzen duena. Nafarroa benetan egituratuko duena, zonalde marjinalik utzi gabe. Hau lortzeko beharrezkoa da:

– Gaur egungo sarea hobetu behar da; bide berriak eraikitzea edo dagoena zabaltzea, ezinbestekoa denean bakarrik eginez.

– Tren azkarragoentzat egokituko behar da. Hau izango da garraio mistoarentzat (bidaiariak + merkantziak) benetako alternatiba. Sare honek Europarekin lotzeko ahalmena izango du, bai bidaiari, bai merkantzientzat.

– Tren sozialak ingurumenean egiten diren kalteak minimizatzen ditu eta gainera energia aurrezten du. Jende gehiagoren zerbitzura egongo da eta egingo diren inbertsioak emango duen zerbitzua besteko kostea izango du (bai ekonomikoa, bai ingurumenekoa, baita energetikoa ere).

– Hau gutxi ez balitz, AHTk baino lanpostu gehiago sortuko ditu. Guzti hau gastu soziala murriztu gabe egin daiteke.

– Hiritarren iritzia kontuan izango duen trenbide sarea izango da, erabakietan gizartearen adostasuna bilatuko duena.

Arrazoi hauengatik, ELAk AHT proiektua eta Espainiako eta Nafarroako gobernuak sinatutako konbenioa bertan behera uztea exijitzen du, ez duelako lurralde eta gizarte eredu jasangarri bat defendatzen. Benetako gizarte eztabaida bat irekitzea eskatzen dugu, benetan herriak nahi duen garraio politikarantz egiteko eta lurralde eta gizarte eredu justuago bat izan dezagun.

No al TAV. Por un Tren Social

El 15 de julio de 2005 el gobierno de España aprobó el Plan Estratégico de Infraestructuras y Transporte (PEIT), el cual tenía como uno de sus objetivos el Corredor de Alta Velocidad de Navarra. El gobierno navarro y el gobierno español declararon su intención de construir el ferrocarril para el 2010, señalando que este corredor es esencial para la comunicación entre la zona cantábrica y la zona mediterránea.

Los gobiernos siguen con la intención de construir el tren de alta velocidad. Al parecer tendrá conexión con el TAV de Zaragoza y con la Y vasca. El ferrocarril que se quiere construir, según el gobierno navarro, tendrá 213,9 Km. y costará 1.842,5 millones de euros. La obra tendrá 4 partes: conexión Zaragoza-Castejón; Castejón –Iruña (el convenio que se acaba de firmar); Estación de Iruña; y Zuazti-conexión Y vasca. Aunque el proyecto se dé por hecho, no hay un trazado definitivo, no sabemos como se hará la conexión con la Y vasca, ni si habrá una estación en Tutera.

EL TAV NO ES NECESARIO Y SERÁ PERJUDICIAL

La administración no informa a la ciudadanía y la gente no sabe lo que es el TAV. El gobierno navarro y el gobierno español dan varias razones para justificar esta obra, las mismas que se han utilizado en la CAPV. Dicen que este tren se utilizará para trayectos largos de mercancías y viajeros, dejando las carreteras para los desplazamientos locales y regionales, disminuyendo así el tráfico. Este ferrocarril será al parecer la conexión con las ciudades europeas y con las ciudades del este, también conectará con medios de transporte más competitivos de Europa. Dicen que comunicará con otros territorios del Estado español, además de articular mejor el territorio navarro. También se atreven a afirmar que el TAV es un modelo sostenible.

Estos argumentos no son nuevos a la hora de justificar infraestructuras de este calibre, pero siguen siendo argumentos falsos:

– Aunque lo quieran vender como alternativa a otros medios de transporte, será una infraestructura usada por muy poca gente que hace este trayecto, y además será caro.

– Este ferrocarril no será apto para mercancías; en el Estado español no hay ningún TAV que los transporte, así que seguirán siendo transportados por carretera. La conexión con otros países de Europa aún está por verse.

– La única estación confirmada es la de Iruña. Teniendo en cuenta que la mayoría de los desplazamientos por carretera son dentro del territorio navarro, no disminuirá el tráfico.

– Se ha comentado la opción de hacer otra estación en Tutera. Pero esta tampoco es viable. Ya existe un tren rápido (Alvia) que cubre el recorrido Iruña-Tutera (100km), con una frecuencia de 7 trenes al día que tardan en realizarla una hora. La línea Iruña-Madrid tiene una frecuencia de 3 trenes diarios que tardan 3 horas. Estos trenes son caros, a Tutera cuestan 18€ y a Madrid 56€. Es cierto que el TAV irá más rapido, pero sustituirá un servicio que ya ofrece un tiempo apropiado. Y además el TAV será más caro. ¿Qué necesidad hay de construir una nueva infraestructura cuando ya hay una que ofrece lo mismo? La gente que hace estos recorridos utiliza más el autobús que el tren, ya que es más barato.

– Después de construir el TAV el coste de mantenimiento de la línea será de 100.000 euros por kilómetro. Se reducirán las inversiones destinadas a los verdaderos intereses de los ciudadanos y ciudadanas, aumentando el riesgo de recortar el gasto público. Lo que se destinará anualmente al mantenimiento de esta línea (21,4 millones de €) se debe destinar a otras necesidades: educación, sanidad, vivienda,… Comparando con esta cantidad, al año solo se destinan 4,9 millones a salud laboral, y al euskera 3,2 millones. Y es el último en el ranking europeo destinando dinero público a educación.

– Si esto no es suficiente, se perderá empleo en la periferia de Iruña y en las zonas rurales y el TAV no creará tanto empleo como el que destruye, ni mucho menos. En vez de arreglar los desequilibrios territoriales que ya existen en Navarra, los aumentará.

– Aunque todavía no hay Evaluación del Impacto Ambiental, la decisión ya está tomada y hecho saber que las obras empezarán en el 2011. Esta infraestructura exige unas obras descomunales y el deterioro ambiental, además de ser enorme, será irreparable.

– Nos quieren vender la sostenibilidad del TAV, pero está claro que no es sostenible económicamente, ni socialmente y tampoco ambientalmente.

– Aunque intenten acallar opiniones en contra del TAV, varias organizaciones políticas, sociales y sindicales nos hemos pronunciado en contra de este proyecto, pero la opinión de los ciudadanos y ciudadanas no se tiene en cuenta.

CONVENIO del trazado Castejon-Iruñea

El convenio recientemente suscrito por el gobierno navarro y el gobierno español concreta la primera fase del proyecto, el trayecto entre Iruña y Castejón.  No se hace referencia a otras fases de la obra u otras estaciones, por lo que no sabemos lo que van a construir en el futuro.  En este convenio la administración navarra deberá adelantar el 57% (387,65 millones de euros) del coste de las obras y asumirá el coste de los intereses. Para adelantar este dinero tendrá que recortarlo de otras partidas, y ya ha empezado. En los presupuestos del 2010 se han recortado 107 millones. Y no han explicado de donde recortarán los 43,25 millones que tienen que pagar el 2011. Y si el proyecto cuesta más de lo que está presupuestado, el sobrecoste lo tendrá que asumir el gobierno de Navarra.

Este proyecto no ha salido de las necesidades de la ciudadanía; lo ha decidido el gobierno español, sin tener en cuenta la realidad de Navarra. El diseño de la obra estará en sus manos y ellos serán los que tengan la última palabra. Este convenio firmado por los dos gobiernos, niega el derecho a decidir de los navarros y navarras, ya que muchas decisiones y competencias quedarán en manos del Estado.

ALTERNATIVA

La alternativa al TAV es el tren social, una red de ferrocarril sostenible que de respuesta a las necesidades reales de la ciudadanía. Un tren que se integre en el sistema de transporte general, que haga posible un modelo territorial sostenible. Un tren que articule sin dejar zonas marginadas. Para conseguir esto es necesario:

– Se debe mejorar la red actual; siendo la última opción la construcción de nuevas vías o el ensanchamiento de las actuales.

– Se deben adecuar las vías a trenes más rápidos. Esta será la alternativa para el transporte mixto (viajeros+mercancías). Esta red tendrá capacidad para conectarse a Europa, tanto para viajeros como para mercancías.

– El tren social minimiza los daños medioambientales y ahorra energía. Estará al servicio de más gente y el coste de esta inversión (tanto económico, ambiental y energético), será proporcional al servicio que se ofrezca.

– Si esto no fuera poco, creará más empleo que el TAV. Todo esto se puede hacer sin recortar el gasto público.

– Será un ferrocarril que tenga en cuenta la opinión de la ciudadanía, que en sus decisiones buscará el consenso social.

Por todas estas razones, ELA exige que se abandone este proyecto y el convenio que han firmado el gobierno español y el gobierno navarro, porque no defiende un modelo territorial y social sostenible. Reclamamos que se abra un debate social de verdad, para que la ciudadanía decida que política de transporte quiere y para que tengamos un modelo territorial y social más justo.

This entry was posted on Ostirala, apirila 30th, 2010 at 12:19 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA