AHTaren lanak ez gelditzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espaniako Gobernuari

EAJk egin du proposamena, eta PSEk eta PPk babestu dute ekimena, AHTaren obrak ez gelditzeko eta ez atzeratzeko eskaera eginez Espainiako Gobernuari. Eskaera atzo Espainiako Sustapen ministroak lan publiko guztiak urtebete atzeratuko zituztela esan ondoren etorri da.

Espainiako Gobernuak lan publiko guztiak bataz beste urtebete atzeratuko zituela iragarri ostean dator eskaera: abiadura handiko trenaren lanak ez atzeratzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE-EE eta PPren eskutik. “Euskadin dagoeneko iragarriak diren lanak ez gelditzea eta ez atzeratzea eskatzen diogu Gobernuari, eta zehaz dezala Bilbo-Santander eta euskal Yari dagozkien ibilbideen epeak”.

Era berean, eskatu dute trenbide sarean iragarrita dauden lanen epeak bere horretan mantentzea.

Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak atzo iragarri zuenez, nahiz eta lan guztiak atzeratuko dituzten abiadura handiko trenaren lanak eta trenbide sarearenak “lehentasun” izango dira.

Miguel Sanz Nafarroako presidenteari ere ez zaizkio gustatu Espainiako Sustapen ministerioaren egitasmoak. “Ulergaitza” da haren ustez, erkidego guztietan neurri berak aplikatzea, “gehiegizko gastua izan ala ez”, eta Espainiako Gobernuak “bere kabuz” AHTaren lanak atzeratzea erabakiko balu “legez kanpo” legokeela esan du. “Iruñea-Castejon ibilbidea ezin da atzeratu”.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalak batzen dituen Eudel elkarteak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak iragarri aurretik ere geldirik zeuden dagoeneko AHTaren hainbat lan. Jokin Bildarratz presidentearen arabera, “enpresario batzuek ezin dute lanean jarraitu Estatuak ez duelako dirurik ordaintzeko”.

Era berean, euskal instituzioen egoera “orohar Espainiakoena baino oso bestelakoa da, eta murrizketak horren arabera egin behar” direla esan du. Hain zuzen, hori aldarrikatuko dute Patxi Lopezekin egingo duten bileran, astelehenean.

This entry was posted on Osteguna, maiatza 20th, 2010 at 3:30 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ehunka herritar bildu dira Baionan AHTren alde EAE-Akitaniako agintariek antolatu bilkura salatzeko
    2. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    3. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    4. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    5. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    6. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    7. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    8. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    9. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    10. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA