Jaurlaritzak AHTaren proiektuarekin jarraitzen du
Espainiako Gobernuak lan publiko guztietan iragarri zuen urtebetzeko atzerapenak ez dio Ezkiotik Irunera bitarteko ibilbideari eragiten, Jaurlaritzari baitagokio hango finantzazioa, eta Ezkio-Itsaso-Beasain zatiaren obrak egiteko lehiaketa eskaintza abiatu du gaur.
Jaurlaritzak AHTaren proiektuarekin aurrera jarraitzen du, Ezkio-Itsaso-Beasain ibilbidearen lehiaketa eskaintza bideratu baitu gaur. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak lan publikoan murrizketak iragarri zituen, eta Jose Blanco Espainiako Suatapen ministroak obra guztien gutxienezko urtebeteko atzerapena. Hala ere, abiadura handiko trenaren proiektuak “lehentasuna” izango zuela esan zuen.
Hain zuzen, Ezkiotik Irunerako ibilbidearen finantzaketa Eusko Jaurlaritzaren esku geratzeko hitzarmena du Espainiako Gobernuarekin, eta diru hori kupoaren bidez itzultzekotan da Espainiako Gobernua Jaurlaritzari.
Gainerakoan, Espainiako Gobernuak neurriak iragarri baino lehenago obrak geldituta daudela salatu zuen Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak. «AHTaren hainbat inbertsio gelditu egin dira, eta hainbat enpresaburu, une honetan, lanekin jarraitu ezinik dabiltza, Estatuak ez duelako dirurik eurei ordaintzeko».
This entry was posted on Asteartea, maiatza 25th, 2010 at 6:33 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.