ekainak 5 Gasteiz, konferentzia eta manifestazioa


AHTaren kontrako plataformak, AHT Gelditu! Elkarlanak, Gasteizko zenbait auzoetan hitzaldi ezberdinen bidez, azpiegitura honek izango lituzken ondorioei buruz informatu ostean, eraikuntza honen kontrako manifestu bat idatzi du, zeinera hiriko giza mugimenduko hainbat talde sozial, ekologista eta auzo elkarte atxikitzen dira.


Testu hau sinatzen dugun talde eta pertsonok honakoa adierazi nahi dugu:

 

1.- Egun pentsatuta dauden lurperatze eta intermodal proiektuen atzean AHTa Gasteiza heltzea bermatuko duten beharrak ezkutatzen dira. Proiektua bultzatzen ari diren instituzioen interesak alegia.

 

2.- Egungo proiektuek gure hirian hainbat problematika sortuko dituzte:

Ondorioak bortitzak izan litezke Salburuako hezeguneentzat, trena Gasteiz ekialdean lurperatzeko lanak inguru horretatik oso gertu izango baitira. Bestalde, lan hauen handitasunak gure hiriarentzako berebiziko garrantzia duen hezeguneko fauna kaltetu lezake.

 

Lurperatzeak eta geltoki intermodalak Arriaga parkean ondorio bortitzak eragingo lituzkete. 500 zuhaitz suntsituko dira, parkeaen %30a, 4 futbol zelai alegia. Gainera, lanek dirauten bitartean berez itoa egoten den Amerika Latina gunean trafiko arazoak larriagotu egingo lituzkete.

 

Lan erraldoi honen finantzazioa xahuketa latza da: 511 milio €. Errazago ulertzeko, kopuru hau Gasteizko udalaren urtebeterako aurrekontu osoa (380 milioi € inguru) baino askoz ere handiagoa da. Egungo egoera sozioekonomikoa kontutan hartuta, irain hutsa litzateke ordainketa hau, instituzio ezberdinek osagarri espekulatibo handi bat duten proiektuak, AHTaren lurperatzea eta intermodala, finantzatzeko erabili nahi dute diru publikoa, eta, bitartean, hainbat enpresatan LEEak (Lan Erregulazio Espedienteak) ezartzen dihardute, langabezi kopurua harrigarria da, pentsioak bere horretan utziko direla entzuten da eta gastu soziala murriztu nahian dabiltza (Santiago ospitalea ixtea halaber).

Lurperatze zein intermodalaren inguruan ez da informazio argirik jarri herritarron eskura, gure hiriarentzako hau bezain estrategikoak diren gaietan eztabaidarako edota erabakiak hartzeko aukerarik ere ez da izan.

 

3.- Beraz, lurperatzearen eta intermodalaren eztabaida AHTarenetik banatzea eskatzen dugu; AHTa proiektu xahutzaile bat da, ingurumena kaltetzen duena eta gure herrialdeko jendartean erantzun handia eragiten duena. Lurperatzeaz edo intermodalaz hitz egiten hasteko ez dago zertan AHT Gasteiza heltzeari itxaron beharrik.

 

  4.- AHT Gelditu! Elkarlanak lurperatze eta intermodal aukera ezberdinen inguruko eztabaidak sustatuko ditugu, AHT haien parte ez den heinean. AHTaren aurkako hainbat taldek osaturiko koordinadora bat garenez, aukera baten edo bestearen aldeko autua egitea ezinezko zaigu, baina AHT Gelditu! Elkarlanako taldeak, eta baita gainontzeko auzo elkarte, sindikatu, alderdi politiko eta mugimendu sozialak ere, eztabaida honetan parte hartzera deitzen ditugu; udal ekintzei zentzua eta sen ona ezartzeko.

 

5.- Hau guztia dela eta, datorren ekainaren 5erako AHT Gelditu! Elkarlanak “no hipotequeis Gasteiz: AHT gelditu orain” lemapean deituta 18etan Bilbo plazatik aterako den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita goizean Aldabe gizartetxean ,goizeko 10etan burutuko diren jardunaldietara gonbidapena luzatzen dizue.

ARABAKO EMAKUMEEN ASANBLADA, ASKAPENA, EGUZKI TALDE EKOLOGISTA, LAB, ESK, STEEILAS, GASTEIZKO GAZTETXE, AHTAREN AURKAKO ASAMBLADA, AAVV ZARAMAGA AUZO ELKARTEA, AAVV GASTEIZ TXIKI AUZO ELKARTEA, AAVV 7.ALABA AUZO ELKARTEA, AAVV ERROTA AUZO ELKARTEA, AAVV OLARIZUKOAK AUZO ELKARTEA, AAVV SALBURUA BIZIRIK AUZO ELKARTEA, AAVV BETIKO GASTEIZ AUZO ELKARTEA, ASAMBLEA DE AFECCION 0 AL PARQUE DE ARRIAGA, AAVV ZABALGANA BATUZ AUZO ELKARTEA, JUDIZMENDIKO GAZTE ASANBLADA, TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADA, ARALAR, ZABALGANA BATUZ, ELKARTZEN, HALA BEDI IRRATIA, ARABAKO IRATZARRIREN, BILGUNE FEMINISTA.

 

 

This entry was posted on Asteazkena, ekaina 2nd, 2010 at 12:16 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

WordPress database error: [Table './ahtgel5_ahtgelditu/wp_comments' is marked as crashed and should be repaired]
SELECT * FROM wp_comments WHERE comment_post_ID = '1790' AND comment_approved = '1' ORDER BY comment_date

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    2. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    3. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    4. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    5. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    6. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    7. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    8. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    9. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    10. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades

  1. BILAKETA