Sei urteko espetxealdia eskatu du Fiskaltzak AHTren aurkako gazte bat zigortzeko

Akusazio-idazkiak aditzera ematen du gazteak ertzain bat «kolpatu» zuela Ordizian 2007ko abenduan egindako protestan. Lekukoek, ordea, ertzainek hainbat pertsona bultzatu eta jo zutela salatu zuten orduan.Gipuzkoako Fiskaltzak sei urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra eskatu du AHTren aurkako protesta ekimen batean parte hartu zuen gizon batentzat, «ertzain bati erasotzea» eta «istiluetan parte hartzea» egotzita. Hala jakinarazi zuen atzo Efe berri agentziak, Fiskaltzaren akusazio-idazkiari erreferentzia eginda.

Testu horretan azaltzen denez, aipatutakoak 2007ko abenduaren 5ean gertatu ziren. Filipinetako presidente Gloria Macapagali harrera ekitaldia egin zioten egun horretan Ordizian, eta bertan izan ziren Juan Joxe Ibarretxe orduko lehendakaria eta Udaleko eta Aldundiko hainbat ordezkari.

Egun horretarako «18/98 prozesuaren» eta AHTren aurkako protesta ekimena antolatu zuten Foruen plazan.

Fiskaltzaren testuaren arabera, dozenaka lagun bildu ziren, «baina elkarretaratzeak baimenik ez zuenez» ertzainek bertaratutakoei joateko «gonbita» egin zieten.

Iturri berek diote protesta ekimenean parte hartzen ari zirenek ez zutela kasurik egin eta ertzainei iseka egiten hasi zirela. «Agenteek behin eta berriz joateko eskatu arren -dio akusazio idazkiak-, AHTren aurkakoak, pankartak, makilak eta beste objektu batzuk botatzen hasi ziren».

Bertsio hau parez pare jartzen da elkarretaratzean parte hartu zutenek emandakoarekin. Egun hartan lekukoek egunkari honi aditzera eman ziotenez, polizia autonomikoak bertaratutakoak bultzatu, kolpatu eta borraz jo zituen. «Erasoak Ibarretxe autotik jaisten ari zenean gertatu dira, jendea begira ez egoteari atera diote probetxu. Borrarekin hainbat pertsona kolpatu dituzte eta zaurituak daude», adierazi zuen orduan elkarretaratzean zen lekuko batek.

Bertsio kontrajarriak

Fiskaltzaren testuak diona, ordea, aipatu gizonak «gogor kolpatu» zuela ertzain bat makil batekin, eta honek zauriak zituela izterrean eta belaunean. Sendatzeko 94 egun behar izan zituela ere adierazi du testuak.

Fiskaltzaren arabera, «desordena publiko» delitu dira gazteak ustez egindakoak eta kartzela zigorra ez ezik, ertzainari 3.225 euro emateko ere eskatzen dio.

This entry was posted on Astelehena, ekaina 7th, 2010 at 1:59 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA