AHT geldiarazteko manifestazio nazionala deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak datorren larunbatean Bilbon


AHT GELDITU! Elkarlanak manifestazio nazionala deitu du datorren larunbatean Bilbon, AHTaren eraikuntzan gobernuak egiten ari diren diru-xahuketak gizarte osoari dakarkion hipoteka larria salatzeko eta inguramenari erasotzen dion azpiegitura erraldoi honen eraikuntza bertan behera gelditu dadin exigitzeko. Hori dela eta, “AHTren HIPOTEKAK ITOTZEN GAITU, AHT GELDITU!” lelopean egingo den mobilizazio honetara ahalik eta  jende gehien biltzeko dei egiten dugu, arratsaldeko 17:30etan Bilboko Bihotz Sakratu plazatik abiatuta.

Egun bizi dugun kinka larrian, behin Espainiako Sustapen Ministerioak AHTan itzelezko xahutze ekonomikoa egiten ari dela onartu behar izan duenean, euskal Y”aren lanak geldiarazteko borroka eta mobilizazio soziala indartu beharra dugu. Izan ere, agintariek euren adierazpen ofizialetan AHTa geldiezina dela sinestarazi nahi badigute ere, egia oso bestelakoa da, eta bistan dago “Euskal Y”-aren eraikuntza zalantzan jartzera daramala krisialdiak. Era berean, gogora ekarri nahi dugu nola AHTren aldeko politika  ukaezina zirudien orain gutxira arte, baina egun gainbeheran amiltzen ari da, zeharo sostengaezina delako. Herritar guztiek jakin dezatela: gobernuak milaka milioi euro xahutzen ari dira inongo errentagarritasun ekonomiko eta sozialik ez duen AHTan, gizarteko beste hainbat sektore ekonomikok edota hezkuntzan, osasungintzan eta  etxebizitza arloan ezinbestekoak diren beharrizan sozialak baliabiderik gabe uzten dituzten artean. “Elite” baten pelotazo handi bat da AHTa eta horren ordainak lurraldearen hondamendiarekin eta gastu sozialen murrizketarekin pairatzen ditugu. Egunez egun, aurrekontu publikoak AHTra eta gainontzeko azpiegitura erraldoietara bideratzen diren heinean, pertsonon bizitzarako oinarrizkoak diren zerbitzuen kalitatea murrizten ari da, jendarteko sektore kaltetuenak are gehiago prekarizatuz eta biztanleriaren gehiengoaren bizi baldintzak hondatuz. Lanpostuen ustezko sorrera ipuin bat besterik ez da: nola liteke, bestela, Espainia autobide eta AHT kilometro gehien dituen estatua izanik, aldi berean langabezian maila altuena duen herrialdea izatea? Hau da, “Euskal Y”-aren eraikuntzarako pertsona bakoitzeko 4.790 euro baino gehiago ordaintzea eskatzen zaigu, gastu sozialen murrizketa, lan merkatuaren  erreforma eta aurrekorik gabeko kalte ekologikoak jasaten ditugun bitartean.

Gauzak horrela, AHT GELDITU! Elkarlanak jendarte osoari hausnartzeko deia egin nahi dio, kalteturiko lurraldeetan desastre ekologiko, sozioekonomiko eta humanoa eragiten duten halako azpiegitura handien zentzugabekeriari buruz. AHTren egitasmoak Euskal Herriko ia lurralde osoa bere osotasunean kaltetzen du gainera, “Euskal Y”-arekin batera Nafarroako korridorea eta Iparralden erantzun sozial oso indartsua jasotzen ari den Abiadura Handiko trenbide berria ezarri nahi zaizkigula kontuan hartuta.

AHTren lanak geldiarazi behar dira. Gaur egun aurkitzen garen kinka larrian, AHTa herri presioak eta borrokak bakarrik geldiaraziko duela azpimarratu beharra dugu ordea, ezinbestean gizarte, ekonomia eta garraio eredu arras ezberdin batean oinarrituko den jendarte aske eta orekatu bat berreraikitzearen alde.

 

AHT GELDITU! ELKARLANA

(Telefonoa Prentsaurrekoan:  661273237

Manifestazioan: 657705677)

 

This entry was posted on Asteartea, ekaina 15th, 2010 at 1:25 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Gipuzkoan azpegitura-lan handiak gelditzeko presio soziala egitera deitu dute
    2. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    3. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    4. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    5. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    6. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    7. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    8. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    9. Alde bakarreko eztabaida
    10. U-21: Xahuketarik EZ! AHTrik EZ! Manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA