Laborariek AHTaren aurkako jarrera berretsi dute Urruñan

RFF tren elkarteko teknikariekin eta Paueko Ganberako lehendakariarekin ziren biltzekoak laborariak, AHTari buruzko diagnosia egiteko. Egitasmoaren aurkako protesta modura traktoreekin azaldu dira nekazariak eta ez dira bilera mahaian eseri ere egin.

Abiadura handiko trenari (AHT) buruz bilera bat ziren egitekoak Urruñan gaur Ziburu, Biriatu eta Urruñako 30 bat laborari eta Paueko Laborantza Ganberako lehendakari Jean Mixel Anxolabehere eta RFF Frantziako tren elkarteko teknikari bi, baina ez dute egin. AHTa 30 laborari haien etxe inguruetatik pasatuko litzatekeenez, gaur batzarrean horri buruzko diagnosia egin nahi zuten, baina nekazariak traktoreekin azaldu dira Urruñan, AHTaren aurkako mezua zabalduz, eta mahaian ez dira eseri ere egin.

Kazeta.info-k jakinarazi duenez, goizeko bederatzietan ziren elkartzekoak bi aldeak. Laborariak dozena erdi traktoreren laguntzaz agertu dira, hamarnaka herritarren sostenguz. “Kalte ekonomiko eta ekologiko izugarriak dituen proiektua ez dugu onartzen eta planto egiteko prest gara, gure etxaldeak, gure arbasoen lurrak eta gure bizimodua defendatzeko”, esan du Totte Elizondok, nekazarien izenean. Lehen ere azaldu izan dira egitasmoaren aurka.

Handik gutxira laborarien ordezkariak Urruñako herriko etxean sartu dira eta, ordezkari ofizialak mahaiaren alde batean eseri diren arren, bestaldean ez da jarri inor. Zutik egon dira laborariak eta, euren mezua ezagutarazi bezain laster, plazara jaitsi dira berriro, eta adierazi dute Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako biztanleen %90ek egitasmoa ez dutela onartzen.

This entry was posted on Astelehena, uztaila 19th, 2010 at 3:34 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    2. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    3. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26
    4. Maiatzaren lehena, Arratia-Hego Uribe martxa. “AHT sakratua”
    5. UPNk onartu du Castejon eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa
    6. Zarraluqui admite que el TAV en Nafarroa se limitará a la línea Iruñea-Castejón
    7. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    8. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    9. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    10. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”

  1. BILAKETA