Langile bat hil da Duran, AHTko obretan

Abiadura handiko trenaren eraikuntza lanetan ari zen langile bat hil zen atzo, elektrokutatuta. Duran (Araba) gertatu zen ezbeharra, 10:10 inguruan: A.D.S.M. gizonezkoa da hildakoa, 49 urte zituen eta portugaldarra zen jatorriz. Construgomes enpresarentzat lan egiten zuen. Ave Zadorra aldi baterako enpresa elkarteak zeukan azpikontratatuta, kofratze lanetarako.

Gertatutakoa ikertzen ari da Osalan, baina txosten bat atera du dagoeneko. Haren arabera, garabi bat pieza bat jasotzera zihoan eta 12,1 metroko altueran zuen garabi besoa. Haren aurrean, hamar metroko altueran, sare elektriko bat zegoen. Antza, garabiko gidariak ez zuen ikusi, eguzkiaren eraginez. Garabiak kableak ukitu dituen ez dago argi. Alabaina, gidariak oihuka entzun zuen langilea, lurrean etzanda. Une hartan, lur konexioko pika kokatzen ari zen langilea.

Osalaneko teknikarien arabera, ezker eskuko eskularrua zulatuta zegoen, eta pikak ere deskarga elektrikoaren zantzuak zituen. Hala, lehen hipotesien arabera, langileak pika eskuan zuen garabiko kablearen eta sare elektrikoaren artean arku elektrikoa – potentzia ezberdineko elektrodoek sortutako deskarga- izandakoan. Anbulantzia bat joan zen istripua izandako lekura, baina ezin izan zuten ezer egin, berehala hil baitzen behargina. Osalan gertatutakoa ikertzen ari da.

Bigarrena Araban

Atzokoa ez da AHTko lanetan izandako lehen istripua. 2008an, Araban bertan, Lukun, beste bat ere gertatu zen. Errumaniar jatorriko 51 urteko langile bat hil zen orduan, egitura metalikoaren zati batek azpian harrapatuta.

LABek erantzukizunez jokatzeko eskatu die administrazio publikoei. «Patronal gisa jokatzen dutenean, errezeta neoliberal berberak erabiltzen dituzte, ahalik eta azkarren eta merkeen egiteko lanak», azaldu du. Lan ezbeharren aurka ahal dutena egiten dutela baino ez dutela esaten dio sindikatuak, eta ez dutela lanen jarraipenik egiten. «Hildakoak egon dira Supersurreko lanetan eta AHTkoetan. Obra publikoak kontrolatzen ez badituzte, gutxiago kontrolatuko dituzte enpresa eta obra pribatuak».

AHT Gelditu Elkarlanak langileen baldintza kaskarrak direla salatu du. «AHTa enplegu iturri bat dela sinetsarazi nahi dute, gizarteari lanpostu horien atzean dagoen prekarietatea ezkutatuta».Obrak gelditzeko eskatu du. Euskadiko CCOOk eta Aralarrek ere gertatutakoa ikertzeko eskatu dute.

This entry was posted on Osteguna, abuztua 12th, 2010 at 12:06 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA