Kabalek AHTaren kontrako ekimenarekin bat egin dute Urruñako pesten bukatzeko

Gaur, laborantxaren erakusketa edo konkurtsoa iragan da Urruñako pesten azken egunaren kari. Antolatzailea eta Larrea etxaldeko laboraria den Pierre Exposito jaunaren arabera, «lehen edizioetan gertakari honen helburua laborarier zuzendua zen egun bat antolatzea bazen ere gaur egun promozio egun bat bilakatzen hari da komertzialentzat». Hala ere aurten 28/30 ekoizle bildu dira. 120 behi, 20 ardi eta bildotx talde ttipi, ahuntz batzuk eta 40 bat zaldi ikusgai ziren. AHTren kontrako ekimen bat gauzatu du CADEk herriko laborariekin batera.
«50 urte ditut eta betinadik feri hau ezagutu dut. Duela zenbait urte hasi niz kabalekin oinez etortzen, lagun batekin parioa egin nuen» dio Pierre Expositok. KAZETA.INFOk berarekin AHTren proiektuaz elkarrizketa bat ukan du: «Urruñako pundu ilunenetariko bat da. Pertsonalki, laboraria bait naiz, proiektu honek kalte eginen dit bainan autobideak oraino gehiago. Urruñan, laborantxarako lurraldeak %15ez guttituko dira AHTarengatik eta %30ez autobidearengatik. 33 hektareatik 6 unkituak izanen dira».

CADEn presentzia AHTren aurka
CADE (Collectif d’associations de deffense de l’environnement) kolektiboak egun hau erabili du haren ideien zabaltzeko. Petizio bat izenpetzen ahal da eta AHTaren kontrako pegatinak edo afitxak nunahai ikusgai dira. CADE kolektiboko Bidasoa-Urdazuri elkarteko lehendakari den Pantxo TELLIERrekin hitz egiteko aukera ukan dugu eta horra haren hitzak:

«Etorri gira laborarier gure elkartasun osoa adierazteko eta erakusteko pesta denboretan ere erne egoiten girela. Gainera lur haiek betirakotz galduak izanen dira. Azken egunetan departamenduko Kontseilu Nagusiak 3 350 000 euroko buxeta bat bozkatu du Bordale Tours treinbedearentzat. Hori nahiko ginuke salatu eta Kontseilu Nagusiko buruekin aipatu. Kontseilatu nahi diegu hobekio dutela diru zama hori lurraldeko laborantxaren garapenarendako, adin zaharreko pertsonen laguntzarako … erabiltzea. Erran nahi baitu, diru honekin haien lana egitea hobekio dutela».

This entry was posted on Ostirala, iraila 10th, 2010 at 2:58 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ehunka herritar bildu dira Baionan AHTren alde EAE-Akitaniako agintariek antolatu bilkura salatzeko
    2. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    3. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    4. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    5. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    6. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    7. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    8. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    9. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    10. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA