Autoan mailatuak egin eta irainak idatzi dizkiote AHTk kalteturiko bati Legorretan
AHTren aldeko mezuak zein irainak idatzi dizkiote autoan Legorretako herritar bati, mailatuak egiteaz gain. Familiaren baserri inguruko obrak «legez kanpo» egiten ari direla salatu izan du; anaia epaitu ere egin dute.Abiadura handiko trenaren lanak hasi zirenetik, etxean bertan izan dute proiektu erraldoiaren mamua Bersotegiko baserritarrek. Salatu izan dutenez, AHTren lanak lurrak oraindik ere «legez desjabetu gabe» zeudela hasi zituzten Itsasondo eta Legorreta arteko hainbat baserriren inguruetan. Hori gutxi balitz, atzo bizilagun horietako baten autoa kolpatu zuten, kalteak eraginez; AHTren aldeko eta jabearen aurkako mezuak ere idatzi zituzten.
Jabeak GARAri adierazi zionez, autoa kalean, etxe aurrean, aparkatua zuela egin zizkioten kalteak Legorretan.
Duela hilabete gutxi, lagun honen anaia epaitua izan zen Donostiako Epaitegian, 2008an baserri inguruko zundaketa lanetan izandako istiluengatik. Hasiera batean lau urteko espetxe zigorra eta 300.000 eurotik gorako isuna eskatu arren, atzera egin zuten gerora. Biek AHTren aurkako jarrera agertu izan dute hasieratik.
This entry was posted on Larunbata, iraila 18th, 2010 at 4:38 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.