Zazpi urteko inhabilitazio zigorra Aramaioko alkateari, AHTari buruzko galdeketa egiteagatik

Arabako Auzitegiak zazpi urteko inhabilitazio zigorra jarri dio Asier Agirre Aramaioko alkateari (ezker abertzalea), Udalak abiadura handiko trenari (AHT) buruzko galdeketa antolatuta desobedientzia eta prebarikazio delituak egin zituela egotzita. Agirrek helegitea jarri du.

Joan den otsailaren 10ean egin zuten Agirreren aurkako epaiketa, Gasteizen. 2007ko irailaren 28an, 29an eta 30ean izan zen Aramaion galdeketa, eta Agirrek epaiketan esan zuen herritarren ekimena izan zela eta Udalak egin zuen bakarra “babes politikoa” ematea izan zela. Hain zuzen, Urte hartako irailaren 5ean herri inkestari babes hori emateko mozioa onartu zuen Udalak. Aramaioko herritarren %54k euren iritzia plazaratu eta %97k AHTaren aurkako botoa eman zuten.

Alkateak lehengo otsailean BERRIAn zioen herriari galdetzea ezin dela delitutzat. “Batzuek euren bulegoetan egin dituzten proiektu batzuen gainean ezin dugu ezer esan, ez ezer pentsatu. Izan daiteke AHTa, Pasaiako portua, autobideak, parke eolikoak… AHTarekin gertatzen dena da herri asko garela kaltetuak, eta herri askotan pentsaera bera daukagula. Herritar guztiei galdetzeko eskubidea egongo balitz, herri horiek esango lukete AHTrik ez dutela nahi, eta proiektu horrek bertan behera geratu beharko luke. Horregatik, lehenengoa ni izan naiz, baina nire kasua adibide moduan erabili nahi dute, besteek jakin dezaten zer egiteko prest dauden antzeko kasuetan”.

Epaiketaren garaian Euskal Herriko 32 udalek babesa helarazi zioten Agirreri.

This entry was posted on Asteazkena, iraila 22nd, 2010 at 23:04 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA