«Alferrikako proiektuen kontrako» egunean, mobilizazioa deitu du CADEk, AHT salatzeko

Europako hainbat herrialdetan «alferrikako proiektuen aurka» egingo den egunaren karietara, joan den urtarrilaren 23an Hendaian izandako manifestaldian aurkeztu zen Kartaren izenpetzaileak karrikaraturiko dira, berriz ere, ondoko

abenduaren 11n Baionan.Egun horretan, CADE ingurumen defentsarako elkarteen kolektiboak «AHTri ez!» aldarrikapena hedatuko du Lapurdiko hiriburuan, arratsaldeko hiruretan Laugatik abiatuta. Oraingoan, gainera, Estatu frantsesean, Alemanian eta Italian ere mobilizazioak eginen dira.

Izan ere, Hendaiako Kartaren izenpetzaileek «tren garraioaren gaiaren inguruan, erresistentzia egunean» parte hartzeko «deialdi europarra» egin dute. Hala, egungo burdinbidearen modernizazioaren alde eta AHT proiektu berriak ekarriko duen diru xahutzearen kontra dagoen orok beraiekin bat egitea espero dute.

Victor Pachon CADEko ordezkariak nabarmendu duenez, urte hasierako manifestazioan gertatu bezala, herritarrekin batera, laborariak ere mobilizatuko dira. «Hendaian egin zuten moduan, laborarien traktoreek ibilaldia irekiko dute. Oraingo honetan, gainera, barnealdeko nekazariak ere bertan izango dira», esan zuen Pachonek.

Hain zuzen, manifestazioa prestatzeko zenbait herritan egiten ari diren bilkuren berri eman zuen. Joan den asteartean, Baionako Santespiritu auzoan egin zena aipatu zuen bereziki, gaiarekin lotutako lehen bilkura horretan 200 bat lagun elkartu baitziren. «Bilkura emankorra izan zen oso, eta bertan herritarrek auzoan izandako higiezinen erosketak eragin dizkieten kezkak agerian geratu ziren. Beren ustetan, maila handiko etxebizitzak eraikitzeko espekulazio operazio batekin lotuta daude erosketok», esan zuten CADEko kideek.
Gaur arratsean beste bi hitzordu finkatuak dituzte Donapaleun eta Azkainen AHTren inguruan.

Lur zundaketak

Aldarrikapen egun nagusi horrekin batera, AHTren Lapurdiko burdinbidearen inguruko azken berriak izan zituzten aipagai. Batez ere, trenbide berria egiteko xedearekin baitezpadakoak diren lur zundaketen eta abarren gaineko ikerketez mintzatu ziren.

«Bide ofizialetik pasatu gabe» lan horretaz arduratzen den enpresak herritarren artean «presioa eta jazarpena» zabaldu dituela salatu zuten. «Jazarpen horiek gehienbat herritar heldu eta ahulenek jasan dituzte», zehaztu zuen Victor Pachonek.
Urruña eta Uztaritzeko herriko etxeek, bestalde, lur zundaketak oztopatzeko, tona handiko kamioiei sarrera debekatu diete beren lur-eremuan. Zundaketak egiteko nahitaezkoa da mota horretako kamioien erabilera.

This entry was posted on Larunbata, azaroa 27th, 2010 at 17:49 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA