Bizi! elkartekoek AHTren aurkako pankarta handia zabaldu dute Baionako herriko etxean

Ekintza ikusgarria egin dute gaur goizean Baionako herriko etxean Bizi! elkartekoek. Abiadura Handiko Trenaren aurka pankarta handia zabaldu dute, eta horrekin batera bengala gorriak piztu dituzte. Pankartan desobedientzia zibilera deitzen zuten. Hemen duzue ekintzaren bideoa: http://www.bizimugi.eu/?p=2947

Cadeko ordezkariek agerian utzi dutenez, lur zundaketak abiatzeko “prozedura lotsagarria” baliatu dute

Abiadura Handiko Trenaren aurka diren taldeak biltzen dituen Cade kolektiboak prentsaurrekoa eman du heldu den abenduaren 11ean Baionan izanen den manifestazioari buruz eta, orohar, egitasmoaren azken berriak pasatzeko. Hartara, lur zundaketen karietara, bide ofizialetik pasatu gabe “hunkituak diren jendeengan burutu presioak” agerian utzi ditu Cadek. Azpimarratzekoa da desmartxa hori oztopatzeko nahian Uztaritze eta Urruñako herriko etxeek harturiko erabakia, alegia lur zundaketaz arduratzen den enpresaren kamioen pasatzea galeraziz.

Cadek eta ATTAC elkarteek atzo Baionako Lan Burtsan eginiko biltzarrean 200 lagun bildu ziren. 2008. urteaz geroztik, aipatua den Baionako geltoki intermodalaren gainean dituzten azken datuak eman dituzten bilkurako antolatzaileek.

St Izpiritu auzoan gertatu hainbat higuiezin erosketen berriak “kezkaturik” hartzen dituztela adierazi dute. AHT proiektuarekin lotzen dituzte sal-erosketa horiek maila handiko etxebizitzak egiteko “espekulazio operazioaren parte” litzatekeela uste dute Abiadura Handiko Trenbiaren aurka diren militanteek.

Bestalde, heldu den abenduaren 11ean “baliagarriak ez diren egitasmoaren aurkako eguna” deitua da Europa mailean. Hartara, egungo trenbideen arramoldatzea eta abiadura handiko proiektu suntsitzaileen baztertzea aldarrikatuko dute toki ezberdinetan: Italian, Alemanian, Frantziako eskualde ezberdinetan, eta baita Euskal Herrian ere. Hendaiako Xartaren izpituarekin lotzen den protesta egunak Baionako mobilizazioan izanen du isla. ( Protesta egunaren karietara xehetasun guziak webgune honetan atxemanen dituzue ).

AHTren aurkako manifestapena prestatzeko bidean herri ezberdinetan biltzarrak antolatu ditu Cadek. Ostiral huntan bi hitzordu izanen dira bata Donapaleun eta bestea Azkainen (20.00, Kiroleta).

This entry was posted on Larunbata, azaroa 27th, 2010 at 6:00 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Lapurdiko AHT xedea baztertu egin dute
    2. 18 de Junio debate sobre el TAV en Pamplona. Participa el Gobierno navarro.
    3. Mugitu coloca 34 inodoros en la calle para denunciar el despilfarro del TAV
    4. AHTaren proiektu berriak kalte handiagoa eragingo duela salatu dute
    5. Dos encargados de las obras del AVE en León en la que murió un trabajador condenados a multa de 1575 €
    6. AHTaren ibilbidean lur sailak erosi ditu CADEk, «barrikada» jartzeko
    7. Nafarroako Parlamentuak ez du AHTari buruzko eztabaidarik nahi
    8. Tafalla: AHTa bazter uzteko eskatu dute karrikan
    9. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    10. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea

  1. BILAKETA