AHT linearen aurkako aldarrikapenak milaka lagun elkartu zituen Baionan

Milaka lagun elkartu ziren atzo Baionako karriketan AHT linea berriaren aurka daudela azalduz. CADEk eta hautetsiek berriro ere «alferrikako» egitasmo hori salatu, eta egungo «burdinbidea berritzearen» aldeko apustua berretsi zuten. Linea berria eraikiz gero lurrak galduko lituzketen laborariek ireki zuten martxa. Antolatzaileek 15.500 parte-hartzaile izan zirela azaldu zuten; poliziek, berriz, 5.300.El pasado sábado día 11 de diciembre la oposición a las líneas de alta velocidad de Italia (Val di Susa, Turín), Euskal Herria (Baiona) Estado francés (Landas, Lot et Garonne, Vienne, Deux Sévres, Gironde, Tarbes) y Alemania (Stuttgart) organizó una jornada de movilización y de protestas en contra de las llamadas infraestructuras inútiles. En concreto en Baiona, a las 15h. salió una manifestación en   contra de las nuevas líneas de alta velocidad proyectadas en el territorio de Iparralde y que cuentan con una amplia oposición de localidades afectadas, sindicatos, organismos sociales y electos de dicho territorio. Sin más, os dejamos con la información en euskera sobre esta jornada.

argazkiak: http://www.ekinklik.org/

Jendetsua izan zen AHT abiadura handiko trenaren linea berria eraikitzearen aurka Baionako karriketan bildu zen atzoko manifestaldia. Lauga gela izan zen abiapuntua, arratsaldeko hiruretan, eta han bildu zen jende andanak berak agerian jartzen zuen manifestaldiaren handitasuna. Lapurdiko bazter guztietatik bertaratu ziren herritarrak, «AHTrik ez» aldarrikatzeko, ez beren herrian, «ezta inon ere». Azken urte honetan, AHT linea berriaren aurka izandako mobilizazioen itxura berdintsua zuen Baionan atzo izandakoak. Baina bertan zegoen jendetzatik at, laborariek izan zuten gehienbat beren indarra erakusteko aukera. Jendetsua izan zen AHT abiadura handiko trenaren linea berria eraikitzearen aurka Baionako karriketan bildu zen atzoko manifestaldia. Lauga gela izan zen abiapuntua, arratsaldeko hiruretan, eta han bildu zen jende andanak berak agerian jartzen zuen manifestaldiaren handitasuna. Lapurdiko bazter guztietatik bertaratu ziren herritarrak, «AHTrik ez» aldarrikatzeko, ez beren herrian, «ezta inon ere». Azken urte honetan, AHT linea berriaren aurka izandako mobilizazioen itxura berdintsua zuen Baionan atzo izandakoak. Baina bertan zegoen jendetzatik at, laborariek izan zuten gehienbat beren indarra erakusteko aukera.

 AHTrik EZ manifestazioaJendetsua izan zen AHT abiadura handiko trenaren linea berria eraikitzearen aurka Baionako karriketan bildu zen atzoko manifestaldia.

nullLauga gela izan zen abiapuntua, arratsaldeko hiruretan, eta han bildu zen jende andanak berak agerian jartzen zuen manifestaldiaren handitasuna. Lapurdiko bazter guztietatik bertaratu ziren herritarrak, «AHTrik ez» aldarrikatzeko, ez beren herrian, «ezta inon ere». Azken urte honetan, AHT linea berriaren aurka izandako mobilizazioen itxura berdintsua zuen Baionan atzo izandakoak. Baina bertan zegoen jendetzatik at, laborariek izan zuten gehienbat beren indarra erakusteko aukera.Lapurdiko hainbat zokotatik hurbildutako ehun eta hogeita hamar bat traktore bildu ziren desfilean. Lauga gelatik hiru eta erdietan abiatu zirelarik, beraiek izan zuten manifestazioaren buruan joateko ohorea. «AHT ez» lema, edo egitasmo horri babesa ematen dioten hautetsien aurkako salaketak irakurri ahal ziren traktore gehienetan, eta manifestaldiari bidea zabaltzen zioten heinean, bertan zeuden milaka lagunen txaloak jaso zituzten.

Joaldunek jarraitu zieten bidean, eta ondotik, CADE ingurumenaren babeserako elkarteen kolektiboaren pankarta nagusiak, «AHTei eta xahutzeei ez, bai dagoen linearen berritzeari» aldarrikapena zabalduz. Horren inguruan, CADEko ordezkariekin batera, Landetan AHTren aurka sorturiko kolektiboko ordezkariak ere bildu ziren.

CADEren gibelean, Lapurdiko hiru herri elkargoetako hogeita hamar bat herritako hautetsi eta auzapezak zihoazen.

Han ziren Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta Kontseilari Nagusia, Paul Baudry, Michel Hiriart eta Roland Hirigoyen, hurrenez hurren, Basusarriko, Biriatuko eta Mugerreko auzapezak -hiru herri elkargoetako buru ere badira-, «Egungo trenbidearen modernizazioaren alde, tren linea berri bati ez» aldarrikatzen zuen pankartaren gibelean. Horiekin bildu ziren Lehuntzeko, eta Nafarroa Behereko hainbat herritako auzapezak, Banka eta Izurakoak, esaterako.

Amaitzear dagoen eredua

AHTrik EZ manifestazioaSuprefeturan amaitu zen manifestaldia, eta, bertan, Michel Hiriartek hartu zuen hitza, eta hautetsien aldarrikapenak gogora ekarri zituen beste behin. «Ez gaituzte entzuten, alta, guk dioguna egia da», esanez, RFF estatu frantseseko burdinbide sarearen kudeatzaileari AHT linea berriari buruzko ikerketa gehigarria egiteko eskatu zion, eta horretan, «hautetsiekin bat egiteaz gain, beraien hitza entzuna izan dadila» eskatu zuen. «Ez gaude hemen denbora pasatzeko, ez gara prest gure burua besteek manatzen uzteko», gaineratu zuen, hitzaldiari amaiera emanez. Victor Pachon berrogei bat elkarte biltzen dituen CADE kolektiboaren izenean aritu zen, eta RFFrekin sorturiko «tirabira irabazi» behar zutela nabarmenduz hasi zuen hitzaldia.

«Tematuz, pazientzia hartuz eta argudiatuz irabaziko dugu», gehitu zuen. Horretan, RFFk «deus erran, deus egin eta deus ikusteko» ez zegoela erraten zuela gogora ekarri zuen Pachonek. Alta, «erran horien aitzinean guk asko ikusteko, asko egiteko eta dena mugiarazteko dagoela diogu», ihardetsi zuen. Eta AHT linea berria modernitatearen bidea dela esanez RFFk erabiltzen duen argudioari ere erantzun zion Pachonek, «benetako modernitatea egungo burdinbidea berritzea» litzatekeela nabarmenduz.

Izan ere, azaldu zuenez, trenbideetan aditua den prentsaren arabera, abiadura handiko trenean oinarritutako ereduaren amaiera iritsi da: «Bere garaian Concorde hegazkina modernitatea zela zioten. Gaur egun, iritzi horrekin gibelera egin dute. Burdinbidearen arloan badago oraindik gibelera egiteko aukera, dagoen burdinbidea berrituz, eta tren zerbitzu publikoa mantenduz». AHTren eredua «bere amaierara» heltzen ari delarik, une honetan «bidegurutze» batean daudela azpimarratu zuen, azkenik, Victor Pachonek.

Babes zabala

Manifestazioan parte hartuz hautetsi eta CADEko ordezkarien ondotik zetozen milaka herritarrek Lapurdiko hiriburuko karrikak aldarrikapenez bete zituzten, «AHTrik ez» lema zen nagusi, ahoz zein idatziz. Era berean, hizki handiz idatzita eraman zituzten Hiriburu, Milafranga, Mugerre, Lehuntze, Urruña, Arrangoitze, Basusarri, Uztaritze, Senpere, Ahetze eta Azkaine, hau da, AHT linea berriak zuzenean harrapatzen dituen herrien izenak. Lauga gelatik abiatu, eta San Leon biribilgunean zehar, Paulmy etorbidetik igaro zen. Lasaitasunez, tarteka bertan zeuden trikitilari, danbor jotzaile edo txilibitu soinuak entzuten zirela, Baionako herriko etxera iritsi ziren. Udaletxearen aitzinean martxa epe labur batez gelditu ondoren, Suprefeturako bidea hartu zuten segidan. Gunera iritsi bezain laster, CRSkoek bidea itxi zieten, eta bai hautetsiek, bai CADE kolektiboko ordezkariek hitza hartzeari ekin zioten. Arratsaldeko bost eta erdietan bukatu zen desfilea Suprefetura parean.

AHTrik EZ manifestazioaHautetsi, auzapez, herritar eta CADE kolektiboko kideekin batera, beste zenbait elkartek eta sindikatuk ere pankartak zabaldu zituzten manifestaldian. ELB laborarien sindikatuarekin, eta LABek «AHTri ez, sozialki bidegabea den burdinbide bat eraiki dezagun!» lema zeraman bere pankartan. Bizi! mugimenduko kideek, ostera, musika tresnak izan zituzten bidelagun hasieratik amaierara. Ohiko berde kolorea soinean nagusi zutela, «Lurraren suntsiketa abiadura handian» salaketa zabaltzen zuten, eta desfile osoan, batukada hotsak zabaldu zituzten, «ez, ez, ez, AHTrik ez» hitzen erritmoari jarraituta.

Horiekin, Lauga zubian eta, Espainiako atean «Lurra ez da salgai» eskaera irakurtzen ahal zen. Eta hiriko karriketan, saltegi gehienek «AHTri ez!» aldarrikapen afixa jarri zuten beren erakusleihoetan, Jean Grenet herriko auzapezak eta Baionako bi saltegietako buruek, ostiralean, manifestazioari egin zituzten kritikei erantzunez.

Lapurdiko hainbat zokotatik hurbildutako ehun eta hogeita hamar bat traktore bildu ziren desfilean. Lauga gelatik hiru eta erdietan abiatu zirelarik, beraiek izan zuten manifestazioaren buruan joateko ohorea. «AHT ez» lema, edo egitasmo horri babesa ematen dioten hautetsien aurkako salaketak irakurri ahal ziren traktore gehienetan, eta manifestaldiari bidea zabaltzen zioten heinean, bertan zeuden milaka lagunen txaloak jaso zituzten.

Joaldunek jarraitu zieten bidean, eta ondotik, CADE ingurumenaren babeserako elkarteen kolektiboaren pankarta nagusiak, «AHTei eta xahutzeei ez, bai dagoen linearen berritzeari» aldarrikapena zabalduz. Horren inguruan, CADEko ordezkariekin batera, Landetan AHTren aurka sorturiko kolektiboko ordezkariak ere bildu ziren.

CADEren gibelean, Lapurdiko hiru herri elkargoetako hogeita hamar bat herritako hautetsi eta auzapezak zihoazen.

Han ziren Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta Kontseilari Nagusia, Paul Baudry, Michel Hiriart eta Roland Hirigoyen, hurrenez hurren, Basusarriko, Biriatuko eta Mugerreko auzapezak -hiru herri elkargoetako buru ere badira-, «Egungo trenbidearen modernizazioaren alde, tren linea berri bati ez» aldarrikatzen zuen pankartaren gibelean. Horiekin bildu ziren Lehuntzeko, eta Nafarroa Behereko hainbat herritako auzapezak, Banka eta Izurakoak, esaterako.

Amaitzear dagoen eredua

Suprefeturan amaitu zen manifestaldia, eta, bertan, Michel Hiriartek hartu zuen hitza, eta hautetsien aldarrikapenak gogora ekarri zituen beste behin. «Ez gaituzte entzuten, alta, guk dioguna egia da», esanez, RFF estatu frantseseko burdinbide sarearen kudeatzaileari AHT linea berriari buruzko ikerketa gehigarria egiteko eskatu zion, eta horretan, «hautetsiekin bat egiteaz gain, beraien hitza entzuna izan dadila» eskatu zuen. «Ez gaude hemen denbora pasatzeko, ez gara prest gure burua besteek manatzen uzteko», gaineratu zuen, hitzaldiari amaiera emanez. Victor Pachon berrogei bat elkarte biltzen dituen CADE kolektiboaren izenean aritu zen, eta RFFrekin sorturiko «tirabira irabazi» behar zutela nabarmenduz hasi zuen hitzaldia.

 «Tematuz, pazientzia hartuz eta argudiatuz irabaziko dugu», gehitu zuen. Horretan, RFFk «deus erran, deus egin ikusteko» ez zegoela erraten zuela gogora ekarri zuen Pachonek. Alta, «erran horien aitzinean guk asko ikusteko, asko egiteko eta dena mugiarazteko dagoela diogu», ihardetsi zuen. Eta AHT linea berria modernitatearen bidea dela esanez RFFk erabiltzen duen argudioari ere erantzun zion Pachonek, «benetako modernitatea egungo burdinbidea berritzea» litzatekeela nabarmenduz.AHTrik EZ manifestazioa

Izan ere, azaldu zuenez, trenbideetan aditua den prentsaren arabera, abiadura handiko trenean oinarritutako ereduaren amaiera iritsi da: «Bere garaian Concorde hegazkina modernitatea zela zioten. Gaur egun, iritzi horrekin gibelera egin dute. Burdinbidearen arloan badago oraindik gibelera egiteko aukera, dagoen burdinbidea berrituz, eta tren zerbitzu publikoa mantenduz». AHTren eredua «bere amaierara» heltzen ari delarik, une honetan «bidegurutze» batean daudela azpimarratu zuen, azkenik, Victor Pachonek.

Babes zabala

Manifestazioan parte hartuz hautetsi eta CADEko ordezkarien ondotik zetozen milaka herritarrek Lapurdiko hiriburuko karrikak aldarrikapenez bete zituzten, «AHTrik ez» lema zen nagusi, ahoz zein idatziz. Era berean, hizki handiz idatzita eraman zituzten Hiriburu, Milafranga, Mugerre, Lehuntze, Urruña, Arrangoitze, Basusarri, Uztaritze, Senpere, Ahetze eta Azkaine, hau da, AHT linea berriak zuzenean harrapatzen dituen herrien izenak. Lauga gelatik abiatu, eta San Leon biribilgunean zehar, Paulmy etorbidetik igaro zen. Lasaitasunez, tarteka bertan zeuden trikitilari, danbor jotzaile edo txilibitu soinuak entzuten zirela, Baionako herriko etxera iritsi ziren. Udaletxearen aitzinean martxa epe labur batez gelditu ondoren, Suprefeturako bidea hartu zuten segidan. Gunera iritsi bezain laster, CRSkoek bidea itxi zieten, eta bai hautetsiek, bai CADE kolektiboko ordezkariek hitza hartzeari ekin zioten. Arratsaldeko bost eta erdietan bukatu zen desfilea Suprefetura parean.

Hautetsi, auzapez, herritar eta CADE kolektiboko kideekin batera, beste zenbait elkartek eta sindikatuk ere pankartak zabaldu zituzten manifestaldian. ELB laborarien sindikatuarekin, eta LABek «AHTri ez, sozialki bidegabea den burdinbide bat eraiki dezagun!» lema zeraman bere pankartan. Bizi! mugimenduko kideek, ostera, musika tresnak izan zituzten bidelagun hasieratik amaierara. Ohiko berde kolorea soinean nagusi zutela, «Lurraren suntsiketa abiadura handian» salaketa zabaltzen zuten, eta desfile osoan, batukada hotsak zabaldu zituzten, «ez, ez, ez, AHTrik ez» hitzen erritmoari jarraituta.

«Alferrikako egitasmoen» aurka, Europa osoan mobilizazioak

Atzo Baionan izandako martxak bat egiten zuen Europako beste hainbat herritan, aldi berean, «alferrikako egitasmoen aurka» egiten ari ziren mobilizazio egunarekin. Susako haranean 50.000 lagun inguru bildu ziren, eta Estatu frantseseko Lot-et-Garona, Landes, Bretainia edo Gironda eskualdeetan mobilizazio eta ekintzak iragan ziren. Lot-et-Garona eskualdean, izan ere, hirurehun autoko «barraskilo operazioa» bideratu zuten, geltokiz geltoki elkarretaratzeak eginez. Landesen, berriz, Akizeko geltokian bildu, eta Baionarako trena hartu zuten berrehun bat lagunek, CADE kolektiboko kideek antolaturiko manifestazioan parte hartzeko. Landeseko ordezkariak beren banderolekin hurbildu ziren Baionako karriketara, frantsesez idatzita «AHT ez» aldarrikapena zabaldu zutelarik. CADEk agerraldia egin zuen atzo goizean, Landeseko ordezkariekin. Izan ere, hainbat herrialdetako abiadura handiko tren egitasmoen aurka borrokatzen diren herri mugimenduek Hendaian topaketa izan zuten urtarrilean, eta horren ondorioz Italiako, estatu frantseseko, estatu espainoleko eta Euskal Herriko taldeen artean abiaturiko lankidetzaren emaitza da mobilizazio egun bateratu hori. Horiek guztiak gogora ekarri zituen atzo Victor Pachon CADEko ordezkariak. «Mobilizazio jendetsuak izan dira gaur. Eta, guzti horiek, planeta bakarra daukagula kontzientzia hartua duten herritarren erantzuna baizik ez dira. Planeta bakarra dugu, eta, hura babestu beharra dugu», gaineratu zuen Pachonek. Uholde baten irudia erabili zuen CADEko ordezkariak Europan gertatzen ari den kontzientzia aldaketa hori irudikatzeko. «itsasoan uholde bat bilakatuko gara, eta uholde hori puzten ari da»

This entry was posted on Igandea, abendua 12th, 2010 at 14:40 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK

    BILAKETA