Protestak bertan behera utzi du desjabetzea Hernanin

Udaletxe aurrean izandako protestaren ondorioz, Sustapen Ministerioko idazkariak desjabetzak bertan behera gelditzen direla dion oharra utzi du Hernanin. Abiadura Handiko Trenaren lanen derrigorrezko desjabetzak aurrera eramateko eguna zen gaurkoa.

Otsailean Tolosan, Ibarran, Abadiñon, Urnietan, Atxondon edo Andoainen gertatu bezala, atzo Hernaniko Udalera jo zuten AHTren sustatzaileek lurrak desjabetzera. Helburua azpiegitura erraldoiaren eraikitze lanetarako beharrezko dituzten 114 lursail eurenganatzea bazuten ere, goizean goizetik udaletxe barruan eta atarian bildu zirenek Gobernu espainoleko ordezkariak esku- hutsik itzultzea lortu zuten.

p013_f0378607.jpgHernaniko AHTren Aurkako Asanbladaren ekimenez, goizeko zazpi eta erdiak ingururako 50 bat lagun udaletxe barruan giltzapetu ziren. Egunerako institutuetan geldialdiak deituak zituzten, beraz, zortzietatik aurrera jende ugari hasi zen herriko plazara inguratzen, eta 100 bat lagun elkartu ziren azkenean. Eraikineko balkoitik «Herriak bizirik» eta «AHT eta proiektu txikitzaile guztiak Stop» leloak agertzen zituzten kartelak zintzilikatu zituzten eta herriko beste txoko askotan ere gisako mezuak irakur zitezkeen. Hala, 9.00etan, Sustapen Ministerioko ordezkaria, Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzako idazkaria eta Urnieta-Hernani tarteko Adif-en arduradun teknikoak iritsi zirenean itxita aurkitu zuten udaletxeko atea. Kanpoan zeudenek proiektuaren aurkako leloak oihukatu zituzten; «AHTrik ez» eta «Tenéis el corazón lleno de hormigón» eta beste.

Udaletxera sartzerik ez zutela ikustean, atean oharra utzi zuten Gipuzkoako Ordezkaritzako idazkariak sinatuta, lurjabeei ezinbesteko desjabetzen aktak egiteko beste egun eta leku bat jarriko dela jakinaraziz. Hortaz, gaurko eta astelehenerako aurreikusita zeuden desjabetzak ere bertan behera geratu ziren.

AHTren Aurkako Asanbladako kideek salatu zutenez, atzoko ekintzaren aurrean ertzainen presentzia «neurrigabea» izan zen. Hala ere, pozik agertu ziren helburua bete zutelako.

AHT-ren ibilbidean aurreikusitako beste hainbat herritan bezala, Hernanin ere lehenago salatu zuten, ibilbidearen berri bazuten ere, ez herritarrek, ezta lurjabeek ere ez zutela Gobernu espainoletik, Gasteiztik edo Adif-etik inolako informaziorik jaso. Are gehiago, AHTren Aurkako Asanblako kide batek GARAri azaldu zionez, Hernanin hamar hektareako azpiestazio bat eraikitzea ere aurreikusia dago, baina, ez Udalari ez herritarrei ez diete horren gaineko informaziorik helarazi. Trena argindarrez hornitzeko azpiestazioa izango da, eta 400.000 Vko goi tentsioko lerroa abiatuko litzateke bertatik. «Lehendik ere baditugu nahiko industria arriskutsu eta kutsakor hemen. Azpiegiturak ere pilatzen ari zaizkigu inguruan», salatu zuen Asanbladako kideak. Ehundik gora lagun bildu dira Udaletxean AHTren lanen desjabetza tramiteak gelditzeko asmoz.

AzkenEzkTAV.jpgProtesta goizeko 07.30ak aldera hasi da, 50 bat lagun udaletxe barruan itxi direnean. Geldialdi deialdiak eginak ziren instituzioetan eta 8.40etarako ehundik gora lagun bildu dira,

Ordu laurden beranduago, Sustapen Ministerioko idazkariak iritsi dira. Bildutakoek “AHTrik ez”, “teneis el corazón lleno de hormigón” eta antzeko leloekin agurtu dituzte.
Protesta dela eta ezin izan dira Udaletxean sartu eta desjabetzak bertan behera gelditzen direla dion oharra utzi dute.

This entry was posted on Osteguna, otsaila 24th, 2011 at 2:47 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    2. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades
    3. AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez
    4. Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea
    5. [Eusko Legebiltzarra] AHTko lanetan ez dute kontrol gehiago ipiniko
    6. UPNk onartu du aldatu behar dela AHTa pagatzeko modua
    7. AHT Stop! Ekainak 11, 19:30 Sabin Etxean elkarretaratzea
    8. AHT Gelditu! pregunta al PNV si ampara la corrupción en el TAV
    9. Tolosaldeko AHT Gelditu Elkarlanak: “Oraindik ere asko dago egiteko”
    10. Protesta de Mugitu: San Maletín, símbolo de la corrupción del TAV

  1. BILAKETA